Sustatu (bloga)

Sustatu (bloga)
Motablog
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Gai nagusiateknologia, euskara, ekonomia eta kultura
sustatu.eus

Sustatu euskaraz sortutako lehenengo weblog kolektiboa izan zen, gaur egun hedadura eta oihartzun handia duena Euskal Herrian. Teknologia berrien, Ekonomia eta Kultura gai orokorrak landu dituzte hasieratik, helburu nagusia hau izanik: Teknologia berrien inguruan informatzea, euskaraz, guztia ere software librearekin, eduki libreak bultzatuz eta edozein erabiltzaileren ekarpenak onartuz.

2001eko urriaren 29an sortu zuten Gipuzkoan "Goiena Komunikazio Zerbitzuak" eta "CodeSyntax" informatika-enpresek[1]. Euskarazko "blogintzan" aitzindaria izan zen, garai hartan oso blog gutxi zegoen, eta blog-albiste gehienak Sustatun argitaratzen ziren, egile bakoitzak bakoitza bere izenarekin. Geroago blog andana sortu zirenean, gai orokorren inguruko albiste kopurua jaitsi zen, eta teknologia berrien inguruko gaiak bihurtu ziren gai nagusia.

Estatistikak

2016ko azaroan 15 urte beteta, datu hauek erakutsi zituen Sustatuk: 10.987 artikulu argitaratuta (artxibo oso-osoa online dago). Artikuluekin batera, 9.500 argazki eta 20.000 erantzun baino gehiago. Urte hauetan guztietan, orotara, 5.000.000 bisita baino gehiago izan dituzte, eta 1.750.000 erabiltzaile, guztira 10 milioi orrialde bistaratuz.[2]

Sariak

Erreferentziak

  1. «Sustatuk 20 urte bete ditu eta ospatu egingo dugu» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  2. Sustatu: 15 urte teknologia berrien inguruan informatzen. (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
  3. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
  4. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  5. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • "Sustatu" bloga
  • Sustaturen urteurren jaiko hitzaldiak bideoan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12267766
  • Wd Datuak: Q12267766