Alegriak 1995an defenditu zuen doktore tesian euskararen analisi morfologiko automatikoaren eta Xuxen zuzentzaile ortografikoaren muinak landu zituen Miriam Urkiarekin batera.[6][7]
Geroago, Morfologia konputazionala: euskararen morfologiaren deskribapena liburua argitaratu zuten bien artean 2002an.[8] Analizatzaile morfologikoa geroago ere hainbat tresnatan erabili da, esaterako, UZEIk Euskaltzaindiaren enkarguz osatutako XX. mendeko corpus estatistikoa automatikoki lematizatzeko oinarria izan zen.
Xuxen-en[Betiko hautsitako esteka] aurkezpen egunean 1993an.
2010ean Mans Hulden-en laguntzarekin zuzentzaile ortografikoaren software libreko bertsio azkar bat sortu zuen. Euskarazko testu zaharrak normalizatzeko lanak ere egin dituzte geroago,[9] baita ingelesezko eta euskarazko poesiak aztertzeko ere.[10]
Besteak beste, EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. ELEKA SL enpresaren sorrera bultzatu zuen; enpresa hori spin-off gisa sortu zen 2002an. Nazioarteko 150 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[11][12]
2018an HiTZ ikerketa-zentroa sorkuntzan ere parte hartu zuen, Ixa eta Aholab taldeen indarrak batuz. Hizkuntza-teknologia ardatz duen zentro berri horretan 63 ikertzailek egiten dute lan egun (2021eko otsaila).
Robot bertsolariak
2012an Donostiako Campusean Hitzaren gunearen inaugurazioan robot bertsolariak entzuteko aukera prestatu zuen Informatika Fakultateko hiru ikertalde koordinatzen (Robotika eta Sistema Autonomoen ikerkuntza taldea, Aholab eta IXA ikerkuntza taldea).[13][14][15][14] Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza egin zuten, EHUko Gipuzkoako Campuseko gelategiko portxetan. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.[16]
Iñaki Alegriarekin batera Bertol Arrieta, Aitzol Astigarraga, Manex Agirrezabal eta Basilio Sierra informatikari bertsozaleak aritu ziren ikerketa horretan, Mans Hulden ikertzaile finlandiarra ere aritu zen geroago. Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatiko bat sortu zuten 2001ean.[17] Bertsoak asmatzen laguntzeko Bertsotarako arbel digitala izeneko web-zerbitzua sortu zuten.[13]Bertsolari Txapelketa Nagusi batzuetako bertsoak analizatu zituzten tresna informatikoekin.[18]2012an eta 2014an Ibaetako campusean bertso-saio xelebre pare bat antolatu zuten bertsolari eta roboten artean.[19][20][21][22]
UEUkidea
UEUkidea da 1984tik. Klaudio Harluxeten urratsei jarraituta aitzindarietako bat izan zen konputagailuen egitura euskaraz lantzen. Oraindik informatika saila eratu gabe zegoela, 1982ko UEUko udako ikastaroetan hitzaldi bat eman zuen konputagailuen egiturari buruz.[23] Geroago 1984an gai horri buruz irakasgai bat zabaldu zuen euskaraz EHUko informatika Fakultatean eta 1985ean liburu bat argitaratu zuen.[24][25][26] UEUko Informatika saila 1984an eratu zuten eta Informatikako ikasketak euskalduntzeko prozesuari arrakastaz ekin zioten. Horrela 1998/99 ikasturtean, Informatika Fakultateko ingeniarien lehen promozioak bukatu zuen urtean, derrigorrezko 244 kredituak (31 ikasgai eta bukaerako proiektua) eta hautazko 39 kreditu (6 ikasgai) eskaintzen ziren euskaraz. Ingeniaritza Teknikoan ere derrigorrezko kreditu guztiak eta hautazko hainbat kreditu eskaini ziren euskaraz hasieratik.[2]
Urte guzti horietan 6 urtez UEUko zuzendaritza-taldean (Talde Eragilea) ibili ondoren, Alegria UEUko zuzendaria izan zen gero 2014tik2018ra. Ikerlari gazte euskaldunak biltzeko Ikergazte kongresua hasi zen antolatzen urte horietan. . Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzeko asmoz bi urterik behin antolatzen da 2015etik. Lehenengoa Durangon izan zen, 2017an Iruñean, 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen.[28]
Alegria eta 2017ko Ikergazte kongresuko irabazleekin.
Euskarazko graduak eskaintzeko Online unibertsitate bat sortzeko prozesu bat ere abiatu zen urte horietan, lau urte horietan lortuko zela espero zen baina ez zen posible izan ohiko unibertsitateetan erresistentziak izan zirelako, eta erakundeetan babesa nahikorik egon ez zelako.[29][30] UEUko Talde Eragilean jarraitu zuen Alegriak eta geroago, 2019an, UEUk lehenengo bi urrats egin zuen bide horretan, GOI ikastegia sortzea eta irakaskuntza master ofiziala online ematen hastea. Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu zen GOI ikastetxea UPV/EHUko ikastegi atxiki izateko. Lankidetza horretatik, 2020-21 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra elkarrekin eskaintzen dute EHUk eta GOI ikastetxea. EHUk aurrez aurreko modalitatean, eta GOIk online modalitatean.[31][32]
Euskal Herriko Unibertsitatearen euskara-plana (1996)
1996/97 ikasturtean 9.186 ikasle bakarrik ari ziren euskaraz ikasten EHUn (EHUn ikasten ari ziren ikasleen %15). Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) euskara karrera guztietan sartzeko plan bat diseinatu zuen 1996an. Plana diseinatu zuen batzordeko partaideak Pilartxo Etxeberria, Laura Mintegi eta Iñaki Alegria bera izan ziren.[33][34][35]
Sarean.eus ingurune digitalean ohiko kolaboratzailea da 2016tik,[37] informatikan sortzen diren joera berriak aztertzen ditu bertan. SENEZ aldizkarian artikuluak idatzi ditu itzulpengintza automatikoaz, Ekaia eta Elhuyar Zientzia eta teknologia aldizkarietan hizkuntzaren prozesamenduaz, BAT soziolinguistika aldizkarian euskarari teknologiak egiten dion ekarpenaz. Bestalde, Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 100 lan baino gehiago erakusten ditu.[38]
II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu-bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura. UEU (2017).[41]
Poesiaren eskantsio automatikoa. II. Ikergazte. Manex Agirrezabal. Iñaki Alegria eta Mans Hulden, UEU (2017)[42]
Python programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak. Iñaki Alegria Loinaz, Olatz Perez de Viñaspre Garralda, Kepa Sarasola Gabiola. UEU.2016.[43]
I. Ikergazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu-bilduma. 978-84-8438-540-0[44]
Linux: sistemaren eta sarearen administrazioa. Debian eta Ubuntu. Iñaki Alegria Loinaz, Roberto Cortiñas Rodriguez. UEU. 2008. 2. argitalpena.[45]
Linux. Sistemaren eta sarearen administrazioa (2003) Iñaki Alegria Loinaz. UEU. 2003.[46]
Morfologia konputazionala: euskararen morfologiaren deskribapena. Iñaki Alegria Loinaz, Miriam Urkia Gonzalez. UEU. 2002.[47]
C programazio-lengoaia. Iñaki Alegria Loinaz, Nestor Garay Vitoria. ELHUYAR. 1995[48]
Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak. Iñaki Alegria Loinaz. UPV/EHU, 1995.[49]
Sistema eragileen deskribapen funtzionala. Julio Abascal Gonzalez, Iñaki Alegria Loinaz, Alberto Lafuente Rojo, Elena Lazkano Ortega, Clemente Rodriguez Lafuente. UPV/EHU. 1995[50][51]
↑Elhuyar aldizkariko elkarrizketa bat Iñaki Alegria Ixakidearekin – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
↑«Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org(Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
↑ abPress, Europa. (2013-12-02). «EHUko IXA Taldeak Anton Abbadia saria jasoko du gaur, euskararen normalizazioan egindako lanarengatik» www.europapress.es(Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
↑«Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org(Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
↑[http://www.buruxkak.eus/liburuak_ikusi/1974/morfologia_konputazionala.html[Betiko hautsitako esteka]Morfologia konputazionala: euskararen morfologiaren deskribapena liburua jaisteko aukera UEUko Buruxkak liburutegi digitalean.
↑(Ingelesez)Etxeberria, Izaskun; Alegria, Iñaki; Uria, Larraitz; Hulden, Mans. (). «Combining Phonology and Morphology for the Normalization of Historical Texts» Proceedings of the 10th SIGHUM Workshop on Language Technology for Cultural Heritage, Social Sciences, and Humanities (Association for Computational Linguistics): 100–105. doi:10.18653/v1/W16-2112. (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
↑Agirrezabal Zabaleta, Manex; Loinaz, Iñaki Alegria; Hulden, Mans. (). (AR) Poesiaren eskantsio automatikoa: bi hizkuntzen azterketa. UEU. II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
↑Alegria Loinaz, Iñaki; Iparragirre, Xabier Arregi; Kortajarrena, Bertol Arrieta. (2001). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (162): 20–25. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
↑Agirrezabal Zabaleta, Manex; Arrieta Kortajarrena, Bertol; Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Hulden, Mans. (2013). «Bota bertsoa, eta guk aztertuko dugu. Azken urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusiaren analisia» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (300): 46–49. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
↑Robot-bertsolariaren lehen plaza – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
↑(Gaztelaniaz)Azurmendi, Nerea. (2012-04-18). «El debut de los robots bertsolaris» El Diario Vasco(Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
↑Arizmendi, Nerea. (2012-04-18). Robota, bota bertsoa (bideoa). Diario Vasco.
↑(Gaztelaniaz)«La UPV delegará en la UEU impartir el máster 'on line' para ejercer de maestro» El Diario Vasco 2018-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
↑Urrats estrategiko bat: master ofizial bat euskaraz eta online – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
↑«Azkarate: «Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana - Wikiteka» eu.wikisource.org(Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
↑Fernandez, Luis. (1998-02-15). «IKASKETA PLAN BERRIAK ONARTU ZIRENEAN EHU-N EUSKARA EZ ZEN IA KONTUAN HARTU. Azkarate:«Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana»» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
↑Eusko Jaurlaritza. (PDF) [http://www1.euskadi.net/euskara_lingua/PDF/Euskadi/EU_EU_PO.pdf 'Ahoz aho, belaunez belaun'. Hizkuntzaren geroratzeari buruzko kanpaina ibiltaria. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
↑Petxarroman, Iñaki. (1999-07-16). «Euskarazko zuzentzailea ortografikoaren bigarren bertsioa aurkeztu dute. Xuxen II EHUko informatikako ikertaldeak egin du, UZEI eta Hizkia enpresekin lankidetzan.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
↑Alegria Loinaz, Iñaki; Latatu Nuñez, Ainhoa; Omaetxebarria Ibarra, Miren Josu; Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2017). II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura. UEUISBN 978-84-8438-632-2. (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
↑Agirrezabal Zabaleta, Manex; Alegria Loinaz, Iñaki; Hulden, Mans. (2017). (AR) Poesiaren eskantsio automatikoa: bi hizkuntzen azterketa. UEU. II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
Interneten garaian, edo intraneten zaude, edo Interneten! Iñaki Alegriari Miel Anjel Elustondok eginiko elkarrizketa, Administrazioa euskaraz, 89. zk.7-12 or.
Euskara Teknologia berrietan. Informatika lantzen UEUn eta EHUnIñaki Alegria, Olatz Arbelaitz, Kepa Sarasola. Ibilaldia 2012
Iñaki Alegria, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian (19 artikulu 1986-1992)