Rubizhneko gudua

Rubizhneko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Rubizhneko gudua.
Data2022ko martxoak 15 – maiatzak 12
LekuaRubizhne, Luhansk Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak49°00′N 38°25′E / 49°N 38.42°E / 49; 38.42
EgoeraErrusiak irabazi[1][2]
Gudulariak
 Errusia
Luhanskeko HE

 Ukraina

  •  Luhanskeko oblasta
Indarra
Errusiako Indar Armatuak
  • Errusiako Lurreko Indarrak
    • Guardiako Tankeen 4. Dibisioa
      • Errifle Motordunen 423. Erregimentua[3]
      • Tankeen 13. Erregimentua[3]

Ukrainako Indar Armatuak

  • Ukrainako Lurreko Indarrak
    • Mendi Erasoko 128. Brigada[4]
Galerak
ezezaguna ezezaguna
>13 zibil hil; >14 zibil zauritu[9]

Rubizhneko gudua 2022ko martxoaren 15ean hasi eta urte bereko maiatzaren 12an amaitu zen 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioaren parte den gudu bat izan zen, Ekialdeko Ukrainako erasoaldiaren testuinguruan gertaturikoa.

Testuingurua

Ikus, gainera: «Sievierodonetskeko gudua»

Otsailaren 28ko eguerdiko 15:00ak aldera, Errusiako Indarrek SievierodonetskRubizhne hiriaren hego-ekialdean kokatuta dagoen Luhansk Oblasteko administrazio-zentroa– bonbardatzen hasi ziren.[10] Serhi Haidai-ren, Luhanskeko Oblasteko Gobernadorearen, arabera, bonbardaketa horietan pertsona bat hil eta beste hainbat zauritu ziren. Era berean, misilek gas-hodiak ere jo zituzten.[11]

Martxoaren 2an, Sievierodonetsk inguruko ia herri guztietan borrokak izan ziren.[12] Errusiako Indarrek Rubizhne hiria bonbardatzen jarraitu zuten, bonba-aterpe gisa ari zen eskola-gimnasioa barne; halere, ez zen hildakorik jakinarazi.[13] Egun horretako eguerdiko 15:20etan, Ukrainako agintariek esan zuten Errusiako Indarrak hirian sartzen saiatu zirela, baina uxatu egin zituztela.[14] Lau egun geroago, Haidaik adierazi zuen borrokak gertatzen ari zirela Lysychansk, Sievierodonetsk eta Rubizhne hirien kanpoaldean.[15]

Gudua

2022ko martxoa

Martxoaren 15ean, Haidaik adierazi zuen lau zibil hil zirela Errusiako Indarrek ospitale baten, ikusmen-urritasuna duten haurrentzako arreta-zentro baten eta Rubizhneko hiru eskolen aurkako eraso batetan.[16]

Martxoaren 17an, Errusiaren-aldeko LHEko Indarrek aurrera egin[17] eta Rubizhne hiriaren mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko aldiriak hartu zituzten eta, ondoren, eguerdi aldera, herriaren hegoaldea erasotzen hasi ziren ere, hiri-administraziorako eraikin bat bereganatzen zuten bitartean.[18] Hurrengo egunerako, LHEk Rubizhneren hainbat zati kontrolatzen zituen, herriaren hegoaldean borrokak jarraitzen zuten bitartean [19] Martxoaren 1920 artean, Errusiar eta LHEko indarrek Varvarivka herria bereganatu zuten, Rubizhneren iparraldean kokaturikoa.[20]

Martxoaren 22an, Leonid Pasetxnik-ek, LHEko buruak, Luhansk eskualdeko "ia %80a" hartu zutela esan zuen, gaineratuz "Popasna, Lysytxansk, Rubizhne, Sievierodonetsk eta Kreminna hiriak ez [zituztela] askatu". Adierazi zuenez, gudu-zelaietako egoera "tentsio egonkorrekoa" zen, bai eta LHEko Herri Miliziaren unitateak Popasna eta Rubizhne hirian LHEren kontrolpean hartzeko ahaleginak egiten ari zirela.[21] Bi egun geroago, errusiar indarrek aurrerapenak egin zituzten Rubizhenen.[22]

2022ko apirila

Ikus, gainera: «Sievierodonetskeko gudua» eta «Donbasseko gudua»

Apirilaren 6rako, errusiar indarrek Rubizhne hiriaren %60a bereganaturik omen zuten,[23] obusak eta misilak hiriaren aurka jotzen ari zirela "tarte erregular eta iraunkorretan".[24] Biharamunean, Ukrainaren Mendi Erasoko 128. Brigadako indarrek kontraerasoaldi bat egin zuten oblast-zonalde hartan, errusiar indarrak Rubizhnetik ipar-mendebaldean dagoen Kreminna herritik 6–10 kilometrora eramanez.[4]

Apirilaren 9an, Errusiaren Guardiako 4. Tankeen Dibisioko elementuak eskualde horretan kontzentraturik zeuden;[3] hala ere, apirilaren 1112 bitartean, Errusiaren eraso jarraituek ez ziren lurralde-bereganatzean itzuli.[25][26] Hala ere, apirilaren 16rako, Ukrainak Sievierodonetsk hiriaren %70a errusiar bonbadaketen ondorioz suntsiturik zegoela adierazi zuen.[27]

Apirilaren 18an, Errusiak erasoaldia berritu zuen Ukraina ekialdean, Sievierodonetsken aire-erasoak hasiz.[28][29] Goiz hartan, Errusiako tropak Kreminnan sartu ziren ere,[30] zeinaren kontrola galdu zuten Ukrainako Indarrek borroka gogorren artean.[31] Haidaik baieztatu zuenez, borrokan 200 zibil baino gehiago hil ziren, bai eta beste lau zibil borroketatik ihes egiten saiatzean.[32][33] Borroketan, LHEren batailoietako bateko komandante bat hil zen, bera eta bere borrokalariak Kreminnatik gertu zeuden ukrainar indarrek inguratu eta "azkenera arte" borrokatu zutenean, LHEren arabera. Liskarretan hildako eta zauritu kopuru ezezaguna utzi zuten,[34] eta, hurrengo egunean, Errusiako Indarrek Kreminnaren kontrol osoa lortu zuten.[35][36]

Apirilaren 20an, errusiar eta LHEko indarrek Rubizhne hiriaren barruan aurrera egin zuten,[37] hiri-erdialdea bereganatuz.[38] Apirilaren 26tik aurrera, Errusiako Armadak poliki-poliki hiriaren mendebaldean eta hegoaldean aurrera egin zuen, Ukrainako Indarrak inguratu nahian.[39]

2022ko maiatza

Ikus, gainera: «Popasnako gudua»

Ukrainak maiatzaren 3an jakinarazi zuen Errusiaren hegazkinek ale-igogailu bat bonbardatu zutela, Rubizhnen, guztiz suntsitu zena.[40] Era berean, egun hartan, Rubizhne ondoan dagoen Mykhailivka herria bonbardatu zuten ere, San Elias Monasterio barbaroa eta Mykhailivkako Txernihiveko San Teodosio elizako erretorea zen, Parthenio hieromonjea hilez.[41] Maiatzaren 4an, Ukrainako Indarrek esan zuten errusiar indarrek Rubizhneren kontrol osoa lortzen saiatu zirela, arrakastarik gabe.[42] Maiatzaren 8an, bestalde, Ukrainako Indarrek Popasnatik erretiratu zirela jakinarazi zen, Errusiari herria erabat okupatzeko aukera emanez.[43] Popasna inguruko borroketan, Errusiako Indarrek hiriguneko ondasun guztiak kaltetu edo suntsitu zituzten. Serhi Haidaik esan zuenez, Errusiako Indarrek "[Popasna] Luhansk eskualdeko mapatik ezabatzen" ari ziren.[44] Jakinarazi zenez, errusiar indarrek Rubizhne eta inguruko Voevodivka herria hartu zituzten ere maiatzaren 12an.[45]

Biktimak

Gutxienez, 13 zibil hil eta beste zibil 14 zauritu ziren hirian izandako borroketan.[5][6][7][8]

Erreferentziak

  1. https://edition.cnn.com/europe/live-news/russia-ukraine-war-news-05-13-22/h_67faa3f08da188441de767341e390737
  2. https://twitter.com/tomthescribe/status/1524712530496692226?s=21
  3. a b c (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 9» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  4. a b (Ingelesez) «Ukrainian army forces enemy to retreat from Kreminna in Luhansk region» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  5. a b (Ingelesez) «Three civilians, two children killed in shelling of Rubizhne – Luhansk authorities» Interfax-Ukraine (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
  6. a b (Ingelesez) «Rubizhne under shelling by Russian troops: four people killed, 10 civilians wounded over past day» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
  7. a b (Ingelesez) «Russia’s shelling of hospital, residential care facility, and 3 schools in Rubizhne: 4 killed» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
  8. a b (Ingelesez) «Two people killed in enemy shelling of Rubizhne overnight» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
  9. [5][6][7][8]
  10. (Ukraineraz) «Окупанти обстріляли Сєвєродонецьк: що відомо про загиблих та постраждалих» ukrainenews.fakty.ua.
  11. (Ukraineraz) «Росія обстріляла Сєвєродонецьк: є жертва і поранені – ОДА» Радіо Свобода.
  12. (Ukraineraz) «Бої тривають майже у всіх довколишніх селах навколо Сєвєродонецька – голова Луганської обладміністрації» Інтерфакс-Україна.
  13. (Ukraineraz) «У Сєвєродонецьку російський снаряд влучив у школу, де ховалися люди (відео)» www.unian.ua.
  14. «Новини України: Російське вторгнення: поточна ситуація на Луганщині» Гал-інфо.
  15. Txantiloi:Ukrainian Ivan Boyko. (March 6, 2022). «Бої біля трьох міст: стало відомо, де на Луганщині дуже "гаряче"» Ukrainian Independent Information Agency.
  16. Balachuk, Iryna. (15 March 2022). «Russia's shelling of hospital, residential care facility, and 3 schools in Rubizhne: 4 killed» Ukrayinska Pravda.
  17. Ворог просунувся в Рубіжному на Луганщині – голова ОВА. .
  18. RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 17. .
  19. RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 18. .
  20. RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 20. .
  21. Глава ЛНР заявил об освобождении от украинских военных порядка 80% территории республики. .
  22. RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 24. .
  23. (Ingelesez) «Russian forces control 60% of Rubizhne town in east Ukraine, says governor | Reuters.com» Reuters.
  24. (Ingelesez) Presse, AFP-Agence France. «Sustained Bombardment Seen In Severodonetsk: AFP» www.barrons.com.
  25. Russian Offensive Campaign Assessment, April 11. Institute for the Study of War 11 April 2022.
  26. Russian Offensive Campaign Assessment, April 12. Institute for the Study of War 12 April 2022.
  27. Severodonetsk destroyed by almost 70% - Military Administration. .
  28. Russia begins Donbas offensive in eastern Ukraine. 18 April 2022.
  29. (Ingelesez) «Russia begins large-scale military action to seize eastern Ukraine» the Guardian 2022-04-19.
  30. (Ukraineraz) «Росіяни взяли під контроль Кремінну, йдуть вуличні бої – Гайдай» Українська правда.
  31. CNN, By <a href="/profiles/aditi-sandal">Aditi Sangal</a>, Melissa Macaya, Maureen Chowdhury, <a href="/profiles/travis-caldwell">Travis Caldwell</a>, <a href="/profiles/helen-regan">Helen Regan</a>, Jack Guy and George Ramsay. (18 April 2022). «Control over city of Kreminna "lost" amid heavy fighting» CNN.
  32. «Russia takes Donbas town but Ukrainian frontline 'still holding'» TheGuardian.com 19 April 2022.
  33. «"#Luhansk region The Russians opened fire on the cars with civilians trying to leave Kremennaya, 4 dead, 1 wounded. Medics cannot reach her because of the endless shelling and street fighting. Serhiy Gaidai, head of the Luhansk OVA"» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
  34. «Pro-Russian separatist army commander killed in east of Ukraine» BBC News.
  35. (Ingelesez) «Russian forces capture first city in battle for Donbas» The Guardian 2022-04-19.
  36. (Ingelesez) «Russian forces seize first town in new phase of Ukraine invasion» www.aljazeera.com.
  37. (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 20» Institute for the Study of War.
  38. Murphy, Paul P.. (20 April 2022). «Russians take control of central Rubizhne in Luhansk, videos show» CNN.
  39. (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 26» Institute for the Study of War.
  40. Russian invaders bomb grain elevator in Rubizhne. 3 May 2020.
  41. Priest was killed by Russian shelling in Luhansk region. 4 May 2022.
  42. Russian troops fail to take control of Popasna and Rubizhne. 5 May 2022.
  43. (Ingelesez) Reuters. (2022-05-08). «Ukraine troops retreat from Popasna, Luhansk governor confirms» Reuters.
  44. Drone footage shows how Russians destroyed one Ukrainian town in savage battle. CNN.
  45. «Ukrainian forces lose foothold in eastern town» CNN 13 May 2022.
  • i
  • e
  • a
2022ko Ukrainako inbasioa
  • i
  • e
  • a
Laburpena
Orokorra
  • Denbora-lerroa
  • Hiri-kontrola
  • Legezkotasuna
  • Borroka-ordena
  • Bake-negoziazioak
  • Aire-esklusioko eremua
  • Armak
Inbasioaren
preludioa
  • Erreakzioak
  • Desinformazioa
  • Ukrainako zibererasoak
  • Donetskeko eta Luhanskeko HEn ebakuazioa
  • Putinen Donetskeko eta Luhanskeko HEn aintzatespen-hitzaldia
  • Putinen inbasio aurreko hitzaldia
Testuingurua
Nazioarteko
erlazioak
  • i
  • e
  • a
Liskar militarrak
Hegoaldeko Ukraina
Ekialdeko Ukraina
Kiev
Ipar-ekialdeko Ukraina
Ukrainako errusiar okupazioa
Militar-itudun erasoak
Potentzialki erlazionatutako gertaerak
Bestelakoak
  • i
  • e
  • a
Jendartea
Protestak
  • Ukrainan ("Aintza Ukrainari!" · "Putin khuylo!" · Errusiak okupaturiko lurraldeak)
  • Errusian (Gerraren aurkako Komitea ·
    Gerraren aurkako Erresistentzia Feminista · Marina Ovsianikova · "Gerrari ez!" · Bandera zuri-urdin-zuria)
  • Txinan (Itzulpen-Mugimendu Handia)
Enpresak
  • Errusiako Errektore-Batasunaren hitzaldia
  • Errusia eta Bielorrusiaren aurkako boikota
    ("Ez erosi Errusiako produkturik!")
  • Gelditu Energia Odoleztatua
  • Wagner Taldea
Teknologia
  • Anonymousen ekintzak
  • Ukrainako IT Armada
  • Iturri irekietako inteligentzia
  • peacenotwar malwarea
  • Roskomnadzorreko filtrazioa
  • Errusiako Aktiboen Arakatzailea
  • Ukrainako Sirena-Alertak
Bestelakoak
  • Kolaborazionismoa
  • Ukrainaren aldeko Kontzertua
  • Bakearen aldeko Tour Globala
  • Nobel saridunen gutun irekia
  • Bielorrusiako trenbide-gerra
  • i
  • e
  • a
Orokorra
Zibilen aurkako erasoak
Prozedura legalak
  • NZAren ikerketa
  • NJGren kasu judiziala
  • Kontuak Emateari buruzko Lantaldea
  • Jurisdikzio unibertsala
  • i
  • e
  • a
Erreakzioak
Estatuak eta
entitate ofizialak
Orokorra
  • Zigorrak (banakoak eta erakundeak)
  • Kanpo-laguntza
 Ukraina
  • Komandanteburu Gorenaren Kuartel Nagusia
  • Nazioarteko Legioa ("Askatasuna Errusiarentzat" Legioa · Kastuś Kalinoŭski Batailoia)
  • Zureak Bilatu
 Errusia
  • Moskuko elkartaratzea
  • Errusiako berri faltsuen legea
  • Ukrainako biolaborategien konspirazio-teoria
  • Herrialde Etsaien Zerrenda
  • "Zer egin beharko luke Errusiak Ukrainarekin"
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
  • Batasunaren Egoera aztertzeko Agerraldia
  • 14071 Agindu Exekutiboa
  • Kreditu Kontsolidatuen Legea
  • Task Force KleptoCapture
  • Ukrainan Demokrazia Defendatzeko Mailegu-Legea
Ukrainaren alde
  • India (Ganga Operazioa)
  • Zeelanda Berria (Errusiako Zigorren Legea)
  • Erresuma Batua (Delitu Ekonomikoen Legea · Ukrainarentzako Etxeak)
Nazio Batuak
  • Larrialdiko bilkura berezia (ES-11/1 Ebazpena · ES-11/2 Ebazpena · ES-11/3 Ebazpena)
  • Segurtasun-Kontseiluaren 2623 Ebazpena
EB eta NATO
  • Bruselako ezohiko goi-bilera
  • NATOren goi-bilera birtuala
  • Oscar Operazioa
  • REPowerEU
  • Errusiako banketxeen aurkako SWIFT-debekua
Bestelakoak
  • Bielorrusiaren parte-hartzea
  • Txetxeniaren parte-hartzea
  • Txina eta inbasioa
  • Errusiako Sagaratzea
  • i
  • e
  • a
Inpaktua
Eraginak
  • Heriotzak (Errusiako jeneralak · kazetariak)
  • Eragin ekonomikoa (Errusia–EB gas-liskarra · Errusiaren zor-berankortasuna ·
    Peruko protestak)
  • Migrazioa, Errusiatik
  • Eragina emakumeetan
  • Zentral nuklearrak
  • Ondare kulturala
  • Errusia, 2022ko Eurovisionen
  • Ontzi-galerak
  • Hegazkin-galerak
Giza eskubideak
  • Ukrainako errefuxiatuen krisia
  • HRCren Ikerketa Batzordea
  • NBEren Giza Eskubideak Behatzeko Misioa
Esaldiak
  • "Eta, orain, Bielorrusiako erasoa nondik prestatu zen erakutsiko dizuet"
  • "Arratsalde on, Ukrainakoak gara"
  • "Putin khuylo!"
  • "Errusiako gerraontzi, joan zaitez pikutara!" (zigilua)
  • "Slava Ukraini!"
  • "Non egon zara azken zortzi urteetan?"
Herri-kultura
  • "Back to the Cold War"
  • "Bayraktar"
  • Kieveko Mamua
  • "Hey, Hey, Rise Up!"
  • Putler
  • Slava Ukraini! (abestia)
  • "V" ikur militarra
  • "Z" ikur militarra
  • Z poesia
  • i
  • e
  • a
Gako-jendea
Ukraina Ukrainarrak
Errusia Errusiarrak
Bestelakoak
  • i
  • e
  • a
Gaiarekin erlazionaturik
  • Ukrainako Hiri Heroiko
  • Kale-izenen aldaketak (Ukraina plaza, Oslo)
  • Hego Osetiaren Errusiarako anexioaren proposamena
  • Kieveko konboia
  • Wikipediaren papera (blokeo-mehatxua, Errusian · Mark Bernstein)
  • U-24 elkartea
  • Zagrebeko Tu-141aren talka
Kategoria Kategoria Commons