Xabier Castillo Miota

Xabier Castillo Miota

Bizitza
JaiotzaDurango, 1948ko ekainaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBerriz, 2021eko irailaren 8a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria eta bikoizlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Zaurietatik dario (albuma)
    Kapitalismoak
    Bagare
Izengoitia(k)Xeberri

Musikasten: xeberri

Xabier Castillo Miota Xeberri (Durango, Bizkaia, 1948ko ekainaren 8a – Berriz, Bizkaia, 2021eko irailaren 8a)[1] egile abeslari eta bikoiztailea izan zen.[2][3]

Kantautorea

Abeslari ibilbideari Gasteizen eman zion hasiera, han ikasten zegoela, 1970an. Amets izeneko taldea sortu zuten bost lagunek, gitarra elektrikoekin, euskaraz abesten.[4] Hori Araban eta urte horietan oso gauza berria zen.[5]

1973. urtean bakarkako disko bat kaleratu zuen, eta Iparragirreren hitzekin egindako lehen lana izan zen.[3]

1976an Gontzal Mendibilekin batera bikote osatu eta Zaurietatik dario diskoa grabatu zuten IZ diskoetxerekin.[6][3] Carlos Montero, Asier Loroño, Jose Oliver eta E. Duarte musikariek ere parte hartu zuten diskoan. Orduan Xeberri eta Mendbil urte eta erdiz plazaz plaza aritu ziren, eta guztira 200 kontzertutik gora eman zituzten. Disko horren parte izan zen Kapitalismoak abestia, hitz hauekin hasten dena:[3]

« Kapitalismoak dakarren

katai ta zapalketa
izan dadila guretzat
indar askatzailea (bis)

»

Bagare abesti ospetsua ere disko horretan zegoen. Euskalki ezberdinetan bagara hitzak dituen aldaerak hitz-joko batean erabiliz, euskararen eta euskaldunen arteko batasunaren aldeko mezu argia du kantak. Honela hasten dira Bittor Kapanagak idatzi zituen hitzak:

Xeberri kantaria (Anboto aldizkaria, 2021)[2]
« Araban bagare

Gipuzkun bagera
Xiberun bagire
ta Bizkaian bagara
Baita ere, Lapurdi
ta Nafarran.

Guztiok gara euskaldun
guztiok anaiak gara
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera ...

»

Bikoiztailea

1981etik aurrera bikoiztaile lanetan aritu zen 30 urtez.[5] Hainbat pertsonaia ezaguni eman zien euskarazko ahotsa, Dragoi Bola marrazkietako Yamtxa pertsonaiari, eta saio-hasierako Goazen lagunok! abesti ezaguna ere hark abestu zuen.[3][7]

Xeberri, Hitzez eta Ahotsez irakurraldi girotuan

Diskografia

Bestelakoak

Xeberrik ez zuen inoiz huts egin Durangoko zenbait literatura eta euskaltzalek 2014tik antolatutako Hitzez eta Ahotsez irakurraldi girotuan, edizio guztietan hartu zuen parte bere gitarra lagun.[9]

Erreferentziak

  1. «Xabier Castillo ‘Xeberri’ abeslari eta bikoiztaile durangarra hil da» naiz: 2021-09-09 (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  2. a b «Xabier Castillo 'Xeberri' abeslaria hil da - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  3. a b c d e Arin, Nagore. «Xabier Castillo 'Xeberri', abeslari eta bikoizle durangarra» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  4. «Xabier Castillo ‘Xeberri’ hil da, abeslari eta bikoizlea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  5. a b «"30 urte telebistarako bikoizten, eta ez daukat telebistarik etxean" - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  6. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Xeberri. .
  7. «Muere Xabier Castillo 'Xeberri', la voz de la canción de Dragoi Bola» EITB 2021-09-10 (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  8. Guernikako Arbola. (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  9. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Durangaldeko Hitzez eta Ahotsez: "Gure ingurukoak euskal literaturara hurbiltzea da gure helburua"» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q27135291
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 142923
  • Wd Datuak: Q27135291