Txomin Solabarrieta

Txomin Solabarrieta
Bizitza
JaiotzaOndarroa, 1927ko abuztuaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBegoña, 2019ko apirilaren 18a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta itzultzailea
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Txomin Solabarrieta Etxaburu (Ondarroa, 1927ko abuztuaren 17a - Begoña, 2019ko apirilaren 18a) bizkaitar apaiza eta ohorezko euskaltzaina izan zen. Bizkaiko Gotzaindegiko itzultzailea izan zen.

Bostak Bat lantaldearen sorreran ere hartu zuen parte, 1981ean. Euskaldunek euskaraz jarduteko hiztegi mailan zeuzkaten hutsuneak atzeman, eta Adorez hiztegi sorta abiatu zuten. Hark egin zituen lanen artean dira Sinonimoen hiztegia (Elkarlanean, 1984), Adorez hiztegiak: euskara-gaztelania = castellano-vasco (Elkarlanean, 2009) eta Eskola hiztegia: oinarrizko hiztegia (Elkarlanean, 2013).[1]

2011n Urrezko Luma saria eman zioten. 2018ko apirilaren 27an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.

Erreferentziak

  1. Uriarte Irizar, Itziar. (2019-04-19). «Eliza barrutik hizkuntzalari» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q63214132
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 815157100613372740007
  • BNE: XX4951029
  • Wd Datuak: Q63214132