Trasibulo Sirakusakoa

Artikulu hau Sirakusako tiranoari buruzkoa da; atenastar jeneral eta politikaria gaitzat duena beste hau da: «Trasibulo»
Trasibulo Sirakusakoa
Sirakusako tiranoa

K.a. 466 - K.a. 465
Bizitza
JaiotzaGela, K.a. V. mendea
HeriotzaEpizephyrian Locri (en) Itzuli, K.a. V. mendea ( urte)
Familia
AitaDeinomenes
Anai-arrebak
ikusi
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak

Trasibulo (antzinako grezieraz: Θρασύβουλος; Gela edo Locri Epizeferi, K.a. V. mendea) Gela eta Sirakusako tiranoa izan zen (K.a. 466-465)[1]. Dinomenideak familiakoa, Gelon I.a, Hieron I.a eta Polizelo anaiak zituen. Agrigentorekin Himeraren kontra borrokatu zuen. Hieron hil ondoren, Gela eta Sirakusako tirano izan zen, politiko despotikoa izanik[2]. Bere izaera bortitza eta odolzalearengatik, K.a. 465ean Gela eta Sirakusa matxinatu ziren. Agrigentok, Himerak Selinontek eta tropa sikuloek diktadura bota zuten demokrazia moderatua jarriz eta Dinomenideak Sirakusatik egotzi zuten[3]. Trasibulo Locrira erbesteratua izan zen eta hiri horretan hil zen. Kanporaketa urtero ospatu zen Hieron II.ak Zeus Eleuterios gurtzarako eraikitako aldarearen ondoan.

Erreferentziak

  1. Hamaika hilabetez. Cf. Aristoteles, Politika 5.1315b
  2. Plutarko, De Pythiae oraculis, 19.
  3. Aristoteles, op. cit. 5.1312b

Bibliografia

Magna Graecia
  • BRACCESI, Lorenzo eta MILLINO, Giovanni (2000): La Sicilia greca, Carocci editore, ISBN 88-430-1702-0
  • FINLEY, Moses (1968): Storia della Sicilia antica, ed. Laterza, 5. argitalpena (1998), ISBN 88-420-2532-1
Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Hieron I.a
K.a. 466-465
Demokrazia
Dionisio I.a Sirakusakoa

Ikus, gainera

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q605674
  • Wd Datuak: Q605674