Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Torsades de pointes (TdP) takikardia bentrikularren mota berezia da: QRS konplexuen anplitudean aldaketa progresiboa ikusten da EKGn, konplexu horiek zentzua alderantzikatu egiten baitute tarte erregularretan lerro isoelektrikoarekiko.[1] François Dessertenne frantziar kardiologoak 1966an deskribatu zuen.[2]
Tratamendua
Torsades de pointes motako takikardiaren tratamendua pazientearen egoera hemodinamikoaren araberakoa da. Pultsurik gabeko paziente batean, bihotz-biriketako bizkortze-maniobrak hasi behar dira. Aldiz, pazienteak pultsua badu, ezegonkortasun klinikoa dagoen ezarri behar da; kasu horretan, tratamendua kardiobertsioa da, eta, aldi berean, farmakologikoa hasten da. Paziente egonkorren kasuan, hasierako tratamendua farmakologikoa da. Ebidentzia magnesio sulfato endobenoso erabiltzearen aldekoa da (2 g/10 ml d/A5% pp IV 5-10 minututan).[3]