This Is My Father

This Is My Father
Jatorria
Argitaratze-data1998
IzenburuaThis Is My Father
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaKanada eta Irlandako Errepublika
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta film erromantikoa
Iraupena119 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Paul Quinn
Gidoigilea(k)Paul Quinn
Antzezlea(k)
Aidan Quinn
James Caan
Jacob Tierney (en) Itzuli
Devon Murray
Stephen Rea


[[Kategoria:Jacob Tierney (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
EkoizleaNicolas Clermont (en) Itzuli
Philip King (en) Itzuli
[[Kategoria:Nicolas Clermont (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Philip King (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaGlenn Berman
Bestelako lanak
MusikagileaDónal Lunny
Argazki-zuzendariaDeclan Quinn

IMDB: tt0120865 Filmaffinity: 740747 Allocine: 81523 Rottentomatoes: m/this_is_my_father Mojo: thisismyfather Allmovie: v173507 Edit the value on Wikidata

This Is My Father (euskaraz: «Hauxe Da Nire Aita») 1998ko Paul Quinn estatubatuarrak zuzendutako amodiozko drama film bat da. Aidan Quinn, James Caan, Stephen Rea, John Cusack, Jacob Tierney, Colm Meaney eta Donal Donnelly aktoreek antzeztu zuten.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1998, Chicago, Kieran Johnson (James Caan) institutu bateko historia irakasle alargun eta bakarti bat da, bizitzaz deskonektatua sentitzen dena. Jada adindua den eta garun jario baten ondorioz ohean hitz egin ezinik dagoen Fiona (Gina Moxley) ama alargunaren eta gizon gazte ezezagun baten Irlandako gaztaroko argazki bat ikusi eta haren atzean dagoen amodio istorioa zein den jakiteko asmoz Jacob (Jacob Tierney) semearekin batera amaren jaioterria den Galway konderriko Kilronan herrira bidaiatuko du. Kilronan herrian, Seamus ostalariaren ama den Kearney andreak eskualde hartan ia bizitza osoz bizitu denez Kierani istorio bat kontatuko dio: 1939an Jack O'Dea (Aidan Quinn) gaztea eta Fiona Flynn (Moya Farrelly) neska gazte bixi eta ederrak amodio harreman bati ekin ziotenekoa. Kieran O'Day nekazari "sasikume koitadu" bat bezala hazi zenez, herrian beti mutil lotsati, langile baina arraro bat bezala hazi zen, bere aita eta ama ordeen baserriko lanak eginez. Komunitatean maila sozial eta adin ezberdinak dituztenez, Jackek hogeitamar urtetik gora eta Fionak hamazazpi inguru, beren amodio harremanak aurrera egiteko hainbat oztopoei aurre egin beharko diete.

Aktoreak

  • Aidan Quinn: Kieran O'Dea
  • James Caan: Kieran Johnson
  • Moya Farrelly: Fiona Flynn
  • Jacob Tierney: Jack
  • Gina Moxley: Flynn Alarguna
  • Colm Meaney: Seamus, ostatuko jabe maritxua
  • Moira Deady: Kearney andrea
  • John Cusack: Eddie Sharp, estatubatuar hegazkin pilotua
  • Brendan Gleeson: Jim, Garda polizia
  • Pat Shortt: Ben, Garda polizia
  • Maria McDermottroe: Maney andrea
  • Donal Donnelly: John Maney
  • Eamon Morrissey: Aita Mooney
  • Stephen Rea: Apaiz misiolaria
  • John Kavanagh: Liam Finneran
  • Karen Ardiff: Kearney andrea, gaztaroan
  • Sheila Flitton: Madigan andrea
  • Pauline Hutton: Maria
  • Fiona Glascott: Nuala

Kanpo estekak

  • IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7785876
  • Wd Datuak: Q7785876