Tesla Powerwall

Fitxategi:Tesla Powerwall.jpg
Powerwall bateria.

Powerwall Tesla enpresak sortutako litio-ioizko bateria kargagarria da.

Ezaugarriak

Etxe osoa energiaz hornitzeko moduko bateria da. Oinarria smartphonetako litio-ioizko pilen antzekoa da. Metagailu horiek hormetan txertatzen dira, eta 1,30 metroko altuera, 86 zentimetroko zabalera eta hamazortzi zentimetroko sakonera dute. Teslak eguzkiaren indarra metatu nahi du baterietan; horretarako, Nevadan (AEB) duten lantegi erraldoian energi metagailuak fabrikatuko dituzte.[1]

Bertsioak

Oraingoz, zazpi eta hamar kWhko modeloak landuko dituzte, eta hurrenez hurren 3.000 eta 3.500 dolarren truke saldu. Nahi adina bateria elkarrekin lotuta jar daitekeenez, eraikin oso baten berokuntza sistema presta daiteke era horretan.[1]

Eguzkiarenaz gain, edozein iturritako energia metatzeko gai dira bateria berriak. Eta aukera emango dute, besteak beste, energia merkeago eskaintzen den uneetan soilik kargatzeko.[1]

Merkaturatzea

2015eko apirilaren 30ean, Tesla konpainiako Elon Muskek Powerwall izeneko bateria aurkeztu zuen eta uztailetik aurrera salgai jarri ziren.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d Aizpurua, Joxerra. (2015-05-17). «Baterien alorrean aro berria hasi da» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q19845823
  • Commonscat Multimedia: Tesla Powerwall / Q19845823

  • Wd Datuak: Q19845823
  • Commonscat Multimedia: Tesla Powerwall / Q19845823