Telebistako dekodifikatzaile

Lurreko Telebista Digitaleko aparatua.

Dekodifikatzailea harrera-kutxa edo seinale bat dekodetzea baimentzen duen konbinazio-zirkuitua da. Seinalea bidaltzeko bide fisikoa edo beste batzutan hackeoak ekiditeko erabiltzen dira kode sistemak. Kode sistema horiek prozesatzeko dekodifikadoreak erabiltzen dira. Lehen kodifikazioa analogikoa zen (seinale analogikoa jaso eta interpretatzen zen), baina gaur egun digitala da eta kasu batzuetan telebistaren barruan datoz dekodifikatzaileak.[1][2]

Dekodifikatu (edo deskodifikatu) latinetik datorren hitza da eta hiru zatitan banatu daiteke: "de-" aurrizkia goitik behera adierazten duena, "codex" izena erregistro edo kode bezala itzuli daitekeena eta "facere" aditza egin esan nahi duena. Dekodetu hitza EHUren Egungo Euskararen Hiztegiaren[3] arabera mezu bat kodetzeko erabili den kodea alderantziz erabiliz, mezu haren jatorrizko forma lortzen duena da. Beraz gailu honen funtzioa erregistro edo kodigoak prozesatzea, dekodetzea eta igorri aurretik zeukan forma berriro ematea da. Kodifikatzaile baten alderantzizko lana egiten du.

Telebistak seinale kodetu bat jasotzen du. Gaur egun seinale hori satelite, zuntz optiko edo internet bidez jasotzen da, baina telebista gehienak ez dira kapazak bere kabuz hori prozesatzeko (dekodifikadorea erantsia dute batzuek). Honela, gailuak seinalea jasotzen du (sarrera), interpretatu edo dekodetu egiten du eta ikusgarri egiten du (irteera).

Bi prozesadore mota bereizten dira grafikoak prozesatzeko unitatea eta mikroprozesadorea. Eta hauek prozesu hau arintzeko erabiltzen dira.

Dekodifikatzaile motak

Dekodifikatzaileak haien transmisio motaren arabera bereizi daitezke:[4]

  • Analogikoa
  • Satelite bidezko telebista
  • Kable bidezko telebista
  • Teknologia berriak
    • Lurreko Telebista Digitala (LTD)
    • HDTV (high definition telebision)
    • Pay-per-view (ikustaldi bakoitzeko ordaintzea)
    • Video-on-demand edo eskatu ahalako bideoak
    • Web TV (World Wide Web-etik espereski transmititzen den telebista)
    • Internet Protocol Television (IPTV)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Definición de decodificador — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Decodificador Satélite, ¿Qué son y como funciona? decodificadores de TV.» La mayor selección de decodificadores satelites del mercado -Decodificador.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  3. «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  4. «The various methods of TV transmission» www.tecnicontrol.pt (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q842729
  • Commonscat Multimedia: Set-top boxes / Q842729

  • Wd Datuak: Q842729
  • Commonscat Multimedia: Set-top boxes / Q842729