Swazi

Swaziak

Sikhanyiso printzesa umhlanga-n dantzatzen
Biztanleak guztira
c. 1.389.143
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Eswatini: 1.185.000
 Hegoafrika: 1.297.046
Hizkuntza
Swaziera, ingeles
Erlijioa
Animismo, kristautasun
Zerikusia duten beste giza taldeak
Bantu herriak

Swazia[1] (swazieraz: emaSwati) Eswatiniko eta Hegoafrikako Ngwane edo Swazi estatuko etnia bantua. Swaziak nekazariak eta abeltzainak dira gehienbat. 1980 inguruan 1.200.000 ziren. Beren hizkuntza, bantua, benue-kongo sailekoa da. Swaziak kokatzen diren ordokia, itsasbazterreko beheko eta goiko lurren artean dago. Swazien oinarrizko gizarte egitura sendia da: buruzagia, haren ama eta emazteak eta seme-alabak beren sendiarekin. Lanaren banaketa sexuaren araberakoa da: gizonek gerra egiten dute, ehizara joaten dira, eta abereez arduratzen dira; emakumeak, ordea, etxeaz eta urketaz arduratzen dira, eta aleak ehotzen dituzte. Ohiko egitura politikoak gorde dira, erregea eta bere ama hierarkiaren gailurra baitira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-10-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo-estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q939691
  • Commonscat Multimedia: Swazi people / Q939691

  • Identifikadoreak
  • BNF: 124271800 (data)
  • LCCN: sh85131017
  • SUDOC: 033402817
  • AAT: 300016554
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q939691
  • Commonscat Multimedia: Swazi people / Q939691