Subilla Gasteiz

Subilla Gasteiz
 Euskal Herria
Simon Andaren jauregia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Herritarrasubillar
Geografia
Koordenatuak42°48′N 2°48′W / 42.8°N 2.8°W / 42.8; -2.8
Garaiera568 m
Demografia

Subilla Gasteiz (ofizialki Subijana de Álava / Subillana-Gasteiz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 568 metroko garaieran dago. Gasteizen hego-mendebaldean dago, Gasteiz mendiek mendebalderantz osatzen duten azken muinoen gerizpean. Ekialdean Zumeltzu dauka eta mendebaldean Langraiz Oka.

Historia

Donemiliagako goldean aipatu zen lehen aldiz herri hau, 1025ean, "Suvillana" izenarekin. XIX. mendean ere agertu zen zenbait agiritan Ehariko udalaren herri gisa. Gasteizko guduan (1813) Subillak leku garrantzitsua bete zuen, Jundiz mendixkaren inguruetan gertatu zen gudaldiaren guda lerroko punturik nabarmenetakoa izan baitzen.

Subillan Simon de Anda jaio zen 1709an. Gizon hau Manilako audientziaren presidentea izan zen, eta Karlos III.a Espainiakoak Filipina irletako kapitain nagusi izendatu zuen.

Ekonomia

Egun herriko inor ez da osorik nekazaritzatik bizi, auzokide gehienek hirian baitaukate lan nagusia. Garia, zekalea, oloa eta erremolatxa landatzen da.

Demografia

Subilla Gasteizko biztanleria

Ondarea

Elizaren kanpandorrea.

Herriaren bi eraikin nagusiak San Esteban eliza eta Simon de Andaren jauregia dira. Azken hau monumentu historiko izendatu dute, eta XVIII. mendean eraikitako etxe nobleen ezaugarri arkitektonikoak dauzka.


Kanpo estekak

  • San Esteban eliza - bisita birtuala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q630983
  • Commonscat Multimedia: Subilla Gasteiz / Q630983

  • Lekuak
  • TGN: 7297546
  • Wd Datuak: Q630983
  • Commonscat Multimedia: Subilla Gasteiz / Q630983


Gasteizko herriak: Subilla Gasteiz

Aberasturi • Amarita • Andetxa • AndolluArangiz • Aretxabaleta • ArgandoñaAriñizArkaiaArkautiArmentiaArtatza ForondaAskartzaAztegietaBerroztegietaBetoñu • Bolibar • Ehari • Elorriaga • ErretanaEskibelEztarroaForondaGamarraGamarragutxiaGamizGardelegi • Gaztelu • GereñaGobeuGometxaIhurreIlarratzaJungituKrispiña • Lasarte • Legarda • LermandaLopidaLubinao • Mandoia • Margarita • MartiodaMataukuMendiguren • Mendiola • Mendoza • MiñaoMiñaogutxiaMonasteriogurenOreitia • Otazu • OtobarrenOtogoien • Subilla • Uribarri ArratzuaUribarri DibiñaUribarri Nagusia • Villafranca • Zerio • ZuhatzuZumeltzu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa