Shizugatakeko zazpi lantzak

Shizugatakeko zazpi lantzak (japonieraz 賤ヶ岳の七本槍, Shizugatake no shichi-hon-yari), Toyotomi Hideyoshiren jeneral gorenak izan ziren, Japoniaren kontrola hartu zuena XVI. mendearen amaieran. Guztiak izan ziren Hideyoshiren eliteko goardiako kideak Shizugatakeko guduan, 1583an.

Gudu honetako "zazpi lantzak" honako hauek izan ziren:

  • Fukushima Masanori (1561-1624), Kiyosuko hanarekin (Owari probintzia) saritua gudu honen ondoren, Tokugawa Ieyasuren alde borrokatu zuen Sekigaharako guduan.
  • Hirano Nagayasu
  • Kasuya Takenori
  • Katagiri Katsumoto
  • Katō Kiyomasa (1562-1611), Sengoku aroko samurai gerlaririk ospetsuenetako bat. Kiyomasak, Hideyoshiren tropak zuzendu zituen Korearen japoniar inbasioetan
  • Katō Yoshiaki (1563-1631), Hideyoshiren flota zuzendu zuen Koreako inbasioan
  • Wakizaka Yasuharu (1554-1626), Akechi Mitsuhide zerbitzatu zuen Hideyoshirekin gauza bera egin aurretik. Ospetsua da Ishida Mitsunariren Mendebaldeko Armadatik, Tokugawa Ieyasuren armadara pasatzeagatik Sekigaharako gudu erabakigarriaren erdian.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2738084
  • Wd Datuak: Q2738084
  • i
  • e
  • a
Shizugatakeko zazpi lantzak