Sebekhotep IV.a

Sebekhotep IV.a

Irudi gehiago
Faraoi

Bizitza
JaiotzaTebas, K.a. II. milurtekoa
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 1720 ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Tjan (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Sebekhotep V.a
Anai-arrebak
ikusi
  • Sahathor
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Khaneferra Sebekhotep, Sebekhotep IV.a bezala ezagunagoa, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, hamar urte inguruz gobernatu zuena, K.a. 1733tik K.a. 1724 arte, K.a. 1694tik [K.a. 1685]] arte edo K.a. 1685 arte. Dinastiako erregerik boteretsuenetako bat izan zen, eta bere familiaren datuak ezagutzen zaizkion gutxietako bat.

Turineko Errege Kanonean, VI,27 erregistroan agertzen da, Kha...neferra Sebekhotep bezala, "Ederra da Raren itxura, Sobek pozik dago" esan nahi duena, eta, bere erregealdiaren iraupena osorik mantendu ez den arren, gutxienez zortzi urtekoa izango litzateke. Karnakeko Errege Zerrendak, Sebekhotep IV.a, Neferhotep I.aren oinordeko bezala jartzen du, Sahathorren erregealdi laburra aipatu gabe utziz.

Dokumentaturiko Nubia Behereko gerra kanpaina, politika erasotzailearen froga bat da garai horietan. Hala ere, adituren batzuk, W. Helck kasu, Sebekhotepen garaian (edo honen erregealdiaren ondoren), gobernu boterearen gainbehera bat egon zela diote, honen ondorioz, zenbait printzerri independente sortu zirelarik. Beharbada garai horretan sortuko ziren errege hiksoak Niloren deltan.

Jatorria

Karnakeko tenpluan aurkitutako hilarri baten arabera, faraoi honek, bere jatorria Tebasen zuen. Bere aita, Chaanchef izenekoa, apaiza zen, eta bere ama, Kemi izenekoa, errege familiakoa zen. Bere aitona, Nehy izenekoa Hiriko Soldadu (anx n nwt) titulua zuen militar bat zen, honen emaztea, Senebtisi deitzen zelarik. Beharbada, bere amaren aldetik, Amenemhat III.aren birbiloba edo herenbiloba zen. Neferhotep I.a (Khasekhemra)ren anaia zen, ziuraski, honen oinordekoa izan zelarik, bere aurrekoa izan zen Sahathor faraoiaren partehartzearen ondorioz. Harrigarria da errege printze ez ziren bi faraoi hauek, monumentuetan euren jatorria nola nabarmendu zuten; bere anaia Neferhotep I.aren idazkun batzuetan Asuanen, erregearen seme bezala agertzen da. Euren aita erregea ez zenez, eta eurek hala onartzen zuten, hau, benetako aita-semetza bat adierazten ez zuen ohorezko titulu bat izatearen froga on bat da.

Ezagutzen zaizkion senideak, honako hauek dira: bere emazte Tyan eta bere seme-alaba Sebekhotep Miu, Sebekhotep Djadja, Chaanchef, Amenhotep eta Nebetiunet.

Erregealdia

Sebekhotep IV.a, ziuraski, Egiptoko XIII. dinastiako erregerik garrantzitsuena izan zen. Zortzi urteko erregealdia izan zuen, eta, iturriren batzuk, Kushen aurkako kanpaina bat egin zuela diote. Londresko British Museumean, itxuraz, Kushen aurkako gerrari buruz informatzen duen idazkun baten txatal bat dago, baina bere interpretazioa polemikoa da. Ziuraski kanpaina honi buruzkoa izango da, ere, errespetuzko hilarri bat. Deltako matxinada ere aipatzen da.

Bere chatyaren izena ezagutzen da, Neferkara Iymeru, bere altxorzainarena, Senebi, eta goi funtzionario batena, Nebankh. Neferkara Iymeruk zuzendu zuen Milioi bat urteko tenpluaren eraikuntza, eta testigutza ugarigatik ezagutzen da. Senebik, jada kargu bera izan zuen Neferhotep I.arekin, eta Nebankh, faraoia buru zen el-Hudi uadirako espedizio batetara joan zen.

Bere garaiko testigutzak

Gobernari honek, Egipto osoan monumentu ugari utzi zituen, bere erregealdiaren botere handiaren zeinu eta aldarrikapen bezala.

  • Faraoiaren eseritako estatua bat, Tanisetik datorrena, Louvreko Museoan kontserbatzen dena. Litekeena da, jatorrian, Menfisen egotea
  • Estatua bat Hutsneferun
  • Eraikinen hondakinak Abidosen.
  • Idazkun bat Neferkara Iymeruren estatuan, non bere Milioi bat urteko etxeari buruz hitzegiten duen.
  • Edfuko hilarria, Sebekhotpen erregealdiaren 8. urtea aipatuz.
  • Karnakeko Amonen tenpluan aurkitutako hilarri bat, tebasen jaio zela adierazten duena.
  • Uadi Hammamat eta Uadi el-Hudirako espedizioei buruzko zenbait idazkun, eta lehengaien erosketen txostena.


Aurrekoa
Sahathor
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Sebekhotep V.a
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q373539
  • Commonscat Multimedia: Sebekhotep Khaneferre / Q373539

  • Wd Datuak: Q373539
  • Commonscat Multimedia: Sebekhotep Khaneferre / Q373539