Sarah Maldoror

Sarah Maldoror

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite Sarah Ducados
JaiotzaCondom, 1929ko uztailaren 19a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaFontenay-lès-Briis, 2020ko apirilaren 13a (90 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Familia
Ezkontidea(k)Mário Pinto de Andrade (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktibista, antzerki zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • Sambizanga

IMDB: nm0539275 Allocine: 3696 Allmovie: p198553 Edit the value on Wikidata

Sarah Maldoror (Condom, Gers, 1929ko urtarrilaren 19a - Saint-Denis, 2020ko apirilaren 13a) frantziar gidoigile eta zuzendaria izan zen.[1]

Ia berrogei pelikula egin zituen Afrikaren askatasunaz, Aime Cesaire, Leopold Senghor eta Leon G. Damas idazleek sortutako Négritude mugimendua, bere eginez.

Aitzindaria izan zen kolonizazioa, esklabotza, iraultza eta feminismoa bistaratzen bere filmetan.[2]

Biografia

Sarah Ducados jaiotzez, literaturatik hartu zuen izen artistikoa, Maldoror, Lautréamont poetaren Chants de Maldoror lanetik. Okzitaniako Condom herrian jaio bazen ere, 1938an, gurasoak Guadalupekoak zituen.[3][4]

Hasi, antzerkigintzan hasi zen Maldoror. Aktorea izan zen, eta Les Griots taldea sortu zuen 1956an, Parisen, beste aktore afrikar batzuekin. Beka bati esker, Moskura joan zen zinemagintza ikasketak egitera, Mark Donskoi zuzendariarekin. Bertan ezagutu zuen Ousmane Sembene zinemagile senegaldarra.[5] Hark bezala, Maldororrek ere zinema «iraultza tresnatzat» zuen, eta «kontzientziak eraldatzeko hezkuntza» gisara zituen filmak. Gizartean aldaketa sakonak sustatzeko «pentsamendua deskolonizatu» beharraz hitz egiten zuen zinemagileak. «Nire arbasoak esklaboak izan ziren. Nork kontatuko du hobeto Afrikako historia guk geuk baino?», errepikatzen zuen elkarrizketetan.[3]

Dimentsio politikoak eragin nabarmena izan zuen haren lanetan. Horren adibide da, esaterako, Afrikako askapen mugimenduen borrokaren aitzindariekin bat egin izana Ginean, Aljerian eta Ginea Bissaun. Haren bikotekide Mário de Andrade olerkari eta politikari angolarra izan zuen bidelagun. Bi alaba izan zituzten.[3]

Gillo Pontecorvo zinemagile italiarraren La battaglia di Algeri (euskaraz: «Aljerko gudua», 1966) filmean egin zuen lan. Esperientzia hark nabarmen eragin zuen haren ibilbidean, eta, hain zuzen, bi urte geroago bertan filmatu zuen bere lehen lana: Monangambé (1968). José Luandino Vieira politikari eta idazle angolarraren bizitzan oinarritutako hogei minutuko filma da, zuri beltzean, eta aktore ez-profesionalekin filmatua. Haren lehen lan luzea ere, Sambizanga (1972), Vieiraren bizitzan oinarritutakoa da.[3]

2011n Frantziako Merezimenduaren Ordena Nazionalaren saria jaso zuen. «Errebeldea», «bidegabekerien aurkako borrokalaria» eta «humanista argia» izatea eskertu zion orduan Frédéric Mitterrand kultura ministroak.[3]

Filmografia hautatua

  • Monangambé, 1968
  • Des fusils pour Banta, 1970
  • Carnaval en Guinée-Bissau, 1971
  • Sambizanga, 1972
  • Un carneval dans le Sahel, 1977
  • Un dessert pour Constance, 1983
  • L'hôpital de Leningrad, 1983
  • Le racisme au quotidien, 1983
  • Le passager du Tassili, 1987
  • Aimé Césaire, le masque des mots, 1986
  • Léon Damas, 1995
  • L'enfant-cinéma, 1997

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) «Sarah Maldoror, la clef des chants» Libération.fr 2020-04-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  2. Biain, Aitor. «Askatasunaren zinemagilea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  3. a b c d e Biain, Aitor. (2020-04-14). «Sarah Maldoror zinemagilea hil da» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  4. (Gaztelaniaz) Gómez, Publicado por Gonzalo. (2019-08-30). ««El cine es imagen que aporta esperanza»» Mundo Negro (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  5. (Ingelesez) «The films of Sarah Maldoror» africasacountry.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3473390
  • Commonscat Multimedia: Sarah Maldoror / Q3473390

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 267526301
  • ISNI: 0000000383015613
  • BNF: 14058607r (data)
  • GND: 1061352269
  • LCCN: nr00017840
  • SUDOC: 143500554
  • Wd Datuak: Q3473390
  • Commonscat Multimedia: Sarah Maldoror / Q3473390