Samizdat

Poloniar samizdata

Samizdat (errusieraz: самиздат; ukraineraz: самвидав, translit.: samvidav; euskaraz: «auto-argipena») Sobietar Batasunean sobietar gobernuaren jokaera kritikatuz idatzi, kopiatu eta zabaltzen zen literatura debekatua, eta literatura horren kopia egitea eta banatzea. 1953. urtean hasi zen agertzen, Stalinen heriotzaren ondoren, sobietar idazle disidente nagusiei adierazpen-askatasuna mugatzeari aurka egiteko asmoz. Samizdatak gobernuak ideologian, kulturan, legeetan, ekonomian, historiografian, erlijioan eta gutxiengoen arazoetan zuen jokabideari kritika gogorra egiten zion. 1970. urtetik aurrera, KGBk eta gobernuak gogor eraso zion mugimenduari eta desagertzeko zorian egon zen. 1985. urtetik aurrera, Mikhail Gorbatxoven glasnost politikari esker, berriz ere zabaldu zen.

Hedaduraz, Europako Ekialdeko estatu komunistetako literatura debekatua adierazteko ere erabiltzen da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q152416
  • Commonscat Multimedia: Samizdat / Q152416

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11949562s (data)
  • GND: 4130988-1
  • LCCN: sh85139585
  • NKC: ph136929
  • SUDOC: 027459357
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q152416
  • Commonscat Multimedia: Samizdat / Q152416


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.