Pohjola

Robert Wilhelm Ekmanen ilustrazio bat Kalevalaren argitalpen baterako: Ezkontza bat Pohjola herrialdean.

Pohjola irudimenezko lekua da Finlandiako mitologian, eta Pohja (Iparraldea) aipatzen du, iparrorratzaren puntu gisa, Ipar Lurra —poloetako lurraldea—, eta, Kalevalaren munduan, Samien herrialdea. Kalevala kantu epikoko unibertsoan Väinölä lurralderen etsaia da Pohjola.

Mundu errealean, Pohjolak Laponia eta Kainuu eskualdearen zatiak hartuko lituzke. Pohjola leku mitikotzat ere har daiteke, eta hortik datorkio madarikazio fama: lurralde debekatua eta beti hotza, iparralde izoztuan. Mitologia horren arabera, gaixotasunak eta izozteak Pohjolatik etorriko dira ziurrenik.

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko Wikipediako «Pohjola» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-04-06ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q203041
  • Wd Datuak: Q203041