Poblenou

Poblenou
Sant Martí, Bartzelona
Pere IV.a kalea, Habitat Sky hotelaren eraikina ikus daitekelarik.
Administrazioa
Herrialdea Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Hiria Bartzelona
Geografia
Koordenatuak
Poblenou is located in Bartzelona
Poblenou
Poblenou
Demografia
Biztanleria33.586 biz (2016)
Bestelako informazioa
WebguneaPoblenou

Poblenou, Kataluniako Bartzelona hiriburuan dagoen auzo bat da, Sant Martí barrutian. 2016ko erroldaren arabera 33.586 biztanle zituen.

Auzoa

XIX. mendean Kataluniako eremu industrializatuenetako bat izatera iritsi zen, horregatik Kataluniako Manchester ezizena bereganatu zuen. Gaur egun auzoaren mugak hauek dira: Jaume Vicens Vives, Avinguda d'Icària, Ávila, Pere IV, la Llacuna, Avinguda Diagonal, Bac de Roda, Taulat pasealekua eta Bilbao kaleetatik hasi eta Mar Bella malekoian amaitzen da. Bere ardatza Rambla del Poblenou hiribidea da, honek bere erdigunea menditik itsasorako norantzan zeharkatzen duelarik.

Usadioz auzo hau eremuz zabalagoa zen, halere 2006. urtetik aurrera bere azalera murriztu egin zen, bere antzinako eremua gaur egungo Poblenou auzoaz gain honako auzo hauek ere hartzen zuelarik: El Parc i la Llacuna del Poblenou, La Vila Olímpica del Poblenou, Diagonal Mar i el Front Marítim del Poblenou eta Provençals del Poblenou.

Telesaila

1994. urtean TV3 telebista kateak auzo honetan girotu eta Katalunian ospetsu izan zen Poblenou telesaila aireratu zuen.

Kanpo estekak

  • Poblenou auzoa Bartzelonako Udal webgunean (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
  • Poblenouko auzotarren elkartea (Katalanez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1404773
  • Commonscat Multimedia: Poblenou / Q1404773

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX451023
  • Lekuak
  • OSM: 4160731
  • Wd Datuak: Q1404773
  • Commonscat Multimedia: Poblenou / Q1404773


  • i
  • e
  • a
Bartzelonako barrutiak eta auzoak
Ciutat Vella
Eixample
Sants-Montjuïc
Les Corts
Sarrià-Sant Gervasi
Gràcia
Horta-Guinardó
Nou Barris
Can Peguera · Canyelles · Ciutat Meridiana · La Guineueta · Porta · La Prosperitat · Les Roquetes · Torre Baró · La Trinitat Nova · El Turó de la Peira · Vallbona · Verdun · Vilapicina i la Torre Llobeta
Sant Andreu
Sant Martí
Ez dira auzoak* · Ikus gainera: Bartzelonako barrutiak / Bartzelonako auzoak