Piazza dei Miracoli

Piazza dei Miracoli
Piazza dei Miracoli
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaPisako probintzia
HiriaPisa
Koordenatuak43°43′24″N 10°23′43″E / 43.723333333333°N 10.395277777778°E / 43.723333333333; 10.395277777778
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaPisako katedrala
mirari
Piazza del Duomo (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Azalera8,87 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia395
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1987 (XI. bilkura)
Bisitariak urtean1.178.000
Kontaktua
HelbideaPiazza del Duomo, Pisa eta Piazza Duomo 17, 56126 Pisa
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Piazza dei Miracoli (eusk. 'Mirakuluen enparantza'), ofizialki Piazza del Duomo (eusk. 'Katedralaren enparantza') 8,87 hektareako eremu harresitua da, Pisan dagoena. Erdi Aroko artearen gune nagusienetariko bat da, baita munduko eraikin multzo liluragarrienetariko bat ere.[1] Bere jabea Erromatar Eliza Katolikoa da eta barnean lau eraikin erlijioso ditu: Pisako katedrala, Pisako bataiotegia, Pisako dorre okertua eta Camposanto Monumentale ('Hilerri monumentala').

'Piazza dei Miracoli' izena Gabriele d'Annunzio poetak eman zion. Honek Forse che sì forse che no (1910) bere eleberrian enparantza "prato dei Miracoli" edo "mirakuluen belardia" moduan deskribatu zuen. 1987an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2].

Eraikinak

Pisako katedrala

Sakontzeko, irakurri: «Pisako katedrala»

Duomo ("Katedrala"), enparantzaren muina da. Santa Maria Assuntaren omenezko eliza da. 1063 urtean hasi ziren eraikitzen Buscheto arkitektoak diseinaturiko Pisako estilo erromaniko berezian[3]. Elizaren barnean Pisako patroia den Rainieroren erlikiak daude.

Aurrealdea marmol zuri eta grisez eraikita dago eta barnealdean marmol zuri eta beltzak estaltzen ditu hormak[3]. Bost habearte eta hiru transepto ditu. Katedral barneko mosaikoek Bizantzioren eragin nabarmena dute eta denen gainetik absideko Jesukristoren mosaikoa nabarmentzen da. Ateak brontzezkoak dira, Giambolognaren tailerrean egin zirenak.

Pisako dorre okertua

Sakontzeko, irakurri: «Pisako dorrea»

Torre pendente di Pisa ("Pisako dorre okertua"), katedralaren kanpandorrea da, eraikin nagusitik bereizita dagoena. 1173 urtean eraikitzen hasi ziren eta hasieran bertan hasi zen okertzen[4]. 55,7 eta 55,8 metro arteko altuera du eta okerdura nabarmena da, ardatz bertikaletik 3'9 metro aldentzen baita, 4º inguruko angeluaz.

Zortzi solairu ditu eta itsuak diren 15 arku ditu solairu bakoitzean. Oinerria da handiena, ondoren sei solairu antzeko daude eta azken solairuak diametro txikiagoa du eta bertan kokatzen dira kanpaiak. Dorrearen barneko eskilarak 294 maila ditu.

1964 urtean Italiako Gobernuak mantentze lanen beharra ikusi zuen eta 1990 eta 2001 artean[4] egindako lanei esker okerdura gutxitu zitzaion segurtasun neurri gisa.

Bataiotegia

Sakontzeko, irakurri: «Pisako bataiotegia»

Battistero di San Giovanni ("San Joanen bataiotegia") katedralaren mendebaldean eraiki zen XII. eta XIV. mendeen artean. Deustesalvet arkitektoak eraiki zuen katedralaren eta dorrearen estilo berean. Italiako bataiotegi handiena da, 107,25 metrotako diametrodun eraikin borobila baita. Eraikinaren erdian ur bedeinkatuaren putzua dago, 1246an eraikitako putzu oktogonala da.

Hilerria

Camposanto monumentale ("Hilerri monumentala") enparantzaren iparraldean kokaturik dagoen eraikin errektangularra da. Kondairak dioenez gurutzada batean Golgotatik ekarritako lurraren gainean eraiki zen XIII eta XV mendeen artean. Gotiko itxurako klaustro erraldoia du barnean eta erromatarren garaiko eskultura eta hilobi ugari ditu pasabidetan.

Iruditegia

  • Katedrala.
    Katedrala.
  • Katedralaren aurrealdea.
    Katedralaren aurrealdea.
  • Habearte nagusia.
    Habearte nagusia.
  • Aldare nagusia.
    Aldare nagusia.
  • Pisako dorre okertua.
  • Bataiotegia.
    Bataiotegia.
  • Hilerria.
    Hilerria.


Ikuspegi panoramikoa.

Erreferentziak

  1. Renzulli, Melanie. (2010). Rachel Mills ed. The Green Guide: Italy. Greenville, SC: Michelin, 328 or. ISBN 9781907099571..
  2. (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).
  3. a b (Gaztelaniaz) «CATEDRAL DE PISA» www.torre-de-pisa.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).
  4. a b (Gaztelaniaz) stage. «La Torre de Pisa» www.aboutpisa.info (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q750245
  • Commonscat Multimedia: Piazza dei Miracoli (Pisa) / Q750245

  • Wd Datuak: Q750245
  • Commonscat Multimedia: Piazza dei Miracoli (Pisa) / Q750245


Italia Gizateriaren Ondarea Italian Italia

Eoliar uharteak  • Alberobello  • Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak  • Amalfiko kostaldea  • Aquileia  • Asis  • Burdinbide erretikoa Albula eta Bernina paisaietan1  • Piazza del Duomo (Pisa)  • Casertako jauregia, Vanvitelliren akueduktua eta San Leucioko multzoa  • Castel del Monte  • Cerveteri eta Tarquinia  • Cilento eta Vallo di Diano parke nazionala, Paestum eta Velia eta Padulako kartusia  • Crespi d'Adda  • Dolomitak  • Erroma2  • Ferrara  • Florentzia  • Genova  • Hadrianoren villa  • Mantua eta Sabbioneta  • Medicitarren villak  • Modenako katedrala, Torre Civica eta Piazza Grande  • Napoli  • Paduako Lorategi Botanikoa  • Piemonteko mahasti-paisaia: Langhe-Roero eta Monferrato  • Pienza  • Ponpeia, Herkulano eta Torre Annunziata  • Porto Venere, Cinque Terre eta uharteak (Palmaria, Tino eta Tinetto)  • Ravenna  • Savoiako errege etxearen egoitzak  • Piemonte eta Lombardiako Sacri Monti  • San Gimignano  • Santa Maria delle Grazie  • Sassi di Matera  • Siena  • Sirakusa eta Pantalicako nekropolia  • Su Nuraxi  • Urbino  • Val d'Orcia  • Val di Noto (Caltagirone, Militello in Val di Catania, Catania, Modica, Noto, Palazzolo Acreide, Ragusa, Scicli)  • Val Camonicako labar-artea  • Valle dei Templi  • Venezia  • Verona  • Vicenza eta Venetoko Palladioren villak  • Villa d'Este  • Villa del Casale

1 Suitzarekin batera; 2 Vatikanoarekin batera