Palestinako Estatuaren nazioarteko aintzatespena

Palestinako Estatua aintzatetsi duten estatu burujabeak.

Palestinako Estatuaren nazioarteko aintzatespena Palestinaren Askapenerako Erakundearen helburua da, Palestinako Aginte Nazionalak Algiersen 1988ko azaroaren 15eean Palestinaren Independentzia Aldarrikapenaren bidez Palestinako Estatua aldarrikatu zuenetik. Oraingoz, munduko 193 estatu burujabeetatik 146k aintzatetsi dute Palestinako Estatua

Testuingurua

1992an, Yasser Arafat Palestina Askatzeko Erakundeko buruak eta Yitzhak Rabin Israelgo lehen ministroak Osloko itunak sinatu zituzten. Haren arabera, bi estatu sortuko ziren, 1967ko mugetan oinarrituta: Gazan, Zisjordanian eta Jerusalem ekialdean ezarriko zen Palestinako Estatua; eta beste guztia, Israelgoa izango zen.[1]

Egoera

Munduko 193 estatu burujabeetatik 146k aintzatetsi dute Palestinako Estatua. Israel eta Ameriketako Estatu Batuak agertu dira sutsuen aintzatespen horren aurka. Mendebaldeko Europan ere aurkako jarrera izan da nagusi; Suedia izan zen aintzatetsi zuen lehena, 2014ean.[1] 2024ko maiatzaren 27an, Espainiako Erresumak aintzatetsi zuen, bai eta Norvegiak eta Irlandak ere, Israelen eta Palestinaren arteko gerrari irtenbidea ematen laguntzeko helburuarekin;[2] Frantziako Errepublikak, aldiz, ez du aintzatesteko asmorik.

Palestinarren iritzia

Palestinarren artean oso gutxik babesten dute bi estatu sortzeko akordioa. Izan ere, Osloko itunak Israelen esku uzten ditu Palestina historikoaren lurren % 75. Lur horietatik 800.000 palestinar kanporatu zituzten 1948ko Nakban.[1]

Erreferentziak

  1. a b c Samara Velte, «Eskua eskaini eta besoa ukatu», Berria, 2014-11-19.
  2. Biain, Aitor. (2024-05-28). «Espainiak, Norvegiak eta Irlandak Palestinako Estatua aitortu dute: "Bakea da helburu bakarra"» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q211641
  • Commonscat Multimedia: International relations of the State of Palestine / Q211641

  • Wd Datuak: Q211641
  • Commonscat Multimedia: International relations of the State of Palestine / Q211641