Oligoelementu

Oligoelementuak izaki bizidunek proportzio txikian duten bioelementuak dira (%0,1 baino proportzio txikiagoan). Kopuru txikian bada ere funtsezkoak dira bizitzarako, haien gabeziak asaldura larriak ekartzen baititu.

Oligoelementu askok entzimen jardueran parte hartzen dute.

Honako hauek dira aipagarrienak:

  • Burdina (Fe): hemoglobina molekularen osagaia da, eta baita zitokromoena ere. Bere gabeziak anemia eragiten du.
  • Iodoa (I): tiroxina eta tri-iodotironina hormonen osagaia.
  • Kobaltoa (Co): B12 bitaminaren osagaia.
  • Manganesoa (Mn): klorofilaren sintesian beharrezkoa da. Hainbat entzimak ere behar dute.
  • Zinka (Zn): entzimen jardueran parte hartzen du eta immunitate-sistemarenean ere.
  • Kobrea (Cu): immunitate-sistema bizkortzen du
  • Kromoa (Cr): intsulinaren jarduera errazten du
  • Fluorra (F): hortz-haginetan eta hezurretan pilatzen da
  • Molibdenoa (Mo): zenbait entzimen jardueran parte hartzen du

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11781028
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D014131
  • Wd Datuak: Q11781028