Nyingma

Padmasambhava eskolako sortzailearen omenezko estatua Bhutanen

Nyingmapa (tibeteraz: རྙིང་མ་; euskaraz: «ordena zaharra») Tibeten hedatu zen lehen sekta budista da, Padmasambhavak, VIII. mendean Tibetera jo zuen Kaxmirko fraideak, sortua. Budismo tantrikoa (Vajrayana) praktikatzen dute jarraitzaileek (kapelu gorriak deituak), eta budismoaren aurreko erlijio-moldeak ere gorde dituzte. Tibeteko bigarren sekta budista osatzen dute gaurko egunean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.