Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaritza
Hezkuntza kontseilaritza | |
---|---|
Nafarroako Gobernua | |
Orain karguan | |
Titularra | Carlos Gimeno Gurpegi |
Hasiera | 2019ko abuztuaren 7a |
Kontseilaritza | |
Departamentuak | 3 |
Institutuak | 0 |
Kabineteburuak | 1 |
Webgunea | |
hezkuntza.nafarroa.eus |
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaritza Nafarroako Gobernuko kontseilaritza bat da, hezkuntzaz arduratzen dena.
Gaur egun, Hezkuntza kontseilaria Carlos Gimeno Gurpegi Nafarroako Alderdi Sozialistakoa da.[1]
Izenak
1979-2003 urte artean Hezkuntza eta Kultura kontseilaritza izena jaso zuen eta 1987-1991ko agintaldian Hezkuntza, Kultura eta Kirolen kontseilaritza.
Egoitza
Hezkuntza kontseilaritzako eraikinak Iruñeko Alde Zaharrean du egoitza, Santo Domingoko aldapa, Merkatu eta Maiatzaren bia kaleen artean. Duela gutxi eraikitako eraikina da, inguruko gainerako eraikinekin kontrastea egiten duena. Iruñeko udaletxetik gertu dago.
Kontseilariak
Gobernua | Kontseilaria | Alderdia |
---|---|---|
Burgo | Jesus Malon Nicolao | PSN |
Urralburu I | Roman Felones Morras | PSN |
Urralburu II | Roman Felones Morras | PSN |
Alli | Javier Markotegi Ros | UPN |
Otano | Pedro Burillo López | PSN |
Sanz I | Javier Markotegi Ros | UPN |
Sanz II | Jesus Laguna Peña | UPN |
Sanz III | Luis Campoy Zueco | UPN |
Sanz IV | Carlos Perez-Nievas Lopez de Goikoetxea | CDN |
Barcina | Alberto Catalan Higueras | UPN |
Barkos | Jose Luis Mendoza | GBai |
Chivite | Carlos Gimeno Gurpegi | PSN |
Osaketa
Departamentua | Zuzendari nagusia |
---|---|
Hezkuntzako departamentua | Gil Sevillano Gonzalez |
Lanbide Heziketaren departamentua | Tomas Rodriguez Garratza |
Hezkuntza Baliabideen departamentua | Begoña Untzue Vela |
Hezkuntza kontseilariaren kabinetea | Mikel Muez Elustondo |
Erreferentziak
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2019). Hezkuntza kontseilaria. .
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaritzaren webgunea