Munduko Nekazaritza Ondarearen Sistema Garrantzitsuak

Filipinetako arroz terrazak UNESCOk Gizateriaren Ondare Zerrendan inskribatuta daude 1995az geroztik.
Nagara ibaian, Japonian, ubarroiekin egiten den arrantza zerrendan dago jasota.

Munduko Nekazaritza Ondarearen Sistema Garrantzitsuak (frantsesez: Systèmes ingénieux du patrimoine agricole mondial ingelesez: Globally Important Agricultural Heritage Systems) FAO mundu erakundeak ondarea babesteko sortu duen kategoria da. Zerrenda horretan lurraldeekin lotura zuzena duten komunitateak biltzen dira, kultura bat, nekazal sistema bat eta inguru fisiko eta gizarte berezi bat baliosten dira. 2002an FAOk GIAHS sortu zuen leku horien nazioarteko balorazioa eta jarraipena ziurtatzeko.[1]

Ezaugarriak

Kategoria honetan jasotako lekuetan komunitateak inguru zailetan moldatu dira, horiek eskaintzen dizkietan baldintzetan egokituz ahalik eta etekin handienak izateko. Guztietan ustiapen metodo tradizionalak erabiltzen dira, arriskuak sahiesteko. Horri esker komunitate horietan goseteei eta izadiak eragindako kalteei aurre egin dizkiete.

Programa barruan mundu osoan 60 leku jaso dira.

Adibide batzuk

  • Filipinetako arroz terrazak.
  • Txileko Chiloé uhartediaren nekazaritza tradizionala.
  • Kenyako masai herriak Oldonyonokie eta Olkerin garatutako abeltzaintza.
  • Portugalgo Barroso lurraldeko Montalegre eta Boticas herrietako nekazaritza.
  • Japoniako Nagara ibaian ubarroiak erabiliz egiten den arrantza.

Erreferentziak

  1. "New unique agricultural heritage sites designated". Food and Agriculture Organization.[1]

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Lekuen zerrenda osoa FAOren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3509559
  • Commonscat Multimedia: Globally Important Agricultural Heritage Systems / Q3509559

  • Wd Datuak: Q3509559
  • Commonscat Multimedia: Globally Important Agricultural Heritage Systems / Q3509559