Meskita Nagusia (Isfahan)

Meskita Nagusia (Isfahan)
مسجد جامع اصفهان
 UNESCOren gizateriaren ondarea
 Kanpoaldea 
 Barnealdea 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaIspahan probintzia
Irango eskualdeaIsfahan County
Irango barrutiaCentral District
City of IranIsfahan
District of IsfahanDistrict 3
Koordenatuak32°40′11″N 51°41′07″E / 32.6697°N 51.6853°E / 32.6697; 51.6853
Map
InaugurazioaVIII. mendea
KomisarioaBanu Taym (en) Itzuli
Nizam al-Mulk (en) Itzuli
Taj al-Mulk (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)adreilua, Igeltsua eta lauza
EstiloaAbbastar arkitektura
Seljuktar arkitektura
Ilkhanid architecture (en) Itzuli
Timurtar arkitektura
Safavidar arkitektura
Azalera2,0756 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii)
Erreferentzia1397
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea2012 (XXXVI. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Meskita nagusia edo Jameh meskita (persieraz: مسجد جامع اصفهان‎Masjid-e-Jāmeh Isfahān) Isfahan hirian dagoen kongregazio meskita da. Etengabeko eraikuntza prozesu baten emaitza da, 771 hasi zenetik XX. mende amaiera arte. Isfahango Bazar Handia meskitaren hego-mendebaldeko hegalerantz aurkitzen da.

Meskita Nagusia Iranen zutik dirauen zaharrenetakoa da. Omeiarren garaian eraikia lehen aldiz, kondairak dioenez Damaskoko kalifak berak ezarri zuen lehen zutabea. Meskita bilakatu baino lehen, zoroastrismoko tenplu bat zegoen bertan.

2012an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1].

Ezaugarriak

Meskita honek "lau-iwan" izeneko antolamendu arkitektonikoa jarraitzen du, hau da, lau gangadun areto ireki (iwan) aurrez aurre sarrera gisa patio nagusian ezartzea. Antolamendu hau oso ohikoa da Iranen. Qibla iwan handia meskitaren hegoaldean dago eta muqarnak erabiliz gangatu zuten XIII. mendean. Muqarna estalaktita edo erlauntza itxurako egitura geometrikoak dira, tronparen, arku edo gangaren eta kupulen arteko trantsizioak geometrikoki ahalbidetzen dutenak[2]. Patio nagusia bi solairuko arkupez inguratua dago, hainbat areto kupuladunez hornitua.

Hegoaldeko iwan handia

Iwanen artean dauden gune hipostiloetako kupula eta zutabeak estilo ugari eta garai ezezagunekoak dira, eraldatze etengabeak direla-eta: konponketak, berreraikuntzak eta gehigarriak[3].

Meskita ezaguna da adreiluzko bi kupula dituelako, seljukdarrek eraikiak. Hegoaldekoak mihraba estaltzen du eta 10861087an eraiki zuen Nizam al-Mulk-ek, Malik Xahren bisirrak, eta beste edozein baino handiagoa zen garai hartan. Iparraldeko kupula urtebete geroago eraiki zuen Taj al-Mulk-ek, Nizam al-Mumk-en arerioak. Bigarren kupula honen funtzioa ez dago argi. Nahiz eta ipar-hego ardatzean kokatua izan, meskitaren mugetatik kanpo zegoen. Aurreko erantzun gisa eraiki zen, eta hain ondo eraiki ezen persiar arkitekturaren maisulantzat hartzen den, dituen egitura soil eta oreka geometrikoagatik.

Historia

VIII. mende amaiera, arabiar motako meskita eraiki zen gaizki orientatua, sasandar garaiko Suaren Tenplu baten gainean. Gero, 841 aldera, orientazioa zuzentzeko abbastarrek partzialki berreraiki zuten. Ondoren, X. mendetik XII.enera, seljuktarrek lan handiak egin zituzten, bereziki zutabe bujidak eta iwanak.

XIV. mende aldera mozafartarrak iritsi ziren, batez ere ekialdeko atala eraiki zutenak, eta gero timurtarrak (XIV-XV. mendeak) eta safaviak (XVI-XVIII. mendeak) meskita mendebalderuntz zabaldu zutenak. Azkenean, qajarrek sarrera nagusia eraiki zuten.

  • Mendebaldeko iwana
    Mendebaldeko iwana
  • Ipar iwana
    Ipar iwana
  • Ekialdeko iwana
    Ekialdeko iwana
  • Kupula nagusiaren barnealdea
    Kupula nagusiaren barnealdea
  • Maketa
    Maketa
  • Iwan baten xehetasuna: adreiluak eta zeramikak
    Iwan baten xehetasuna: adreiluak eta zeramikak
  • Zutabeak eta gangak, gune hipostiloan
    Zutabeak eta gangak, gune hipostiloan
  • Kaligrafia mendebaldeko iwanean
    Kaligrafia mendebaldeko iwanean
  • 1840an
    1840an
  • Iparraldeko kupula
    Iparraldeko kupula

Erreferentziak

  1. Properties inscribed on the World Heritage List, Iran. UNESCO.
  2. Stokstad, Marilyn. (2007). Art: a Brief History. Pearson Education, Inc., 201 or..
  3. Archnet Digital Library

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1256501
  • Commonscat Multimedia: Jameh Mosque of Isfahan / Q1256501

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 3127148753688441320008
  • GND: 7550520-4
  • LCCN: n2017008768
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 5730508
  • Ondare historikoa
  • Gizateriaren ondare: 1397
  • Patrimonio Nacional de Irán: 95
  • Wd Datuak: Q1256501
  • Commonscat Multimedia: Jameh Mosque of Isfahan / Q1256501


Iran Gizateriaren Ondarea Iranen Iran

Armeniar monasterioen multzoa Iranen  • Bam eta bertako kultura paisaia  • Behistun  • Chogha Zanbil  • Maimand eta bertako kultura paisaia  • Golestan jauregia  • Gonbad-e Qabus  • Isfahango Meskita Nagusia  • Naqsh-e Jahan plaza  • Pasargada  • Persepolis  • Persiar lorategiak  • Xahr-i Sokhta  • Safi al-Din xekearen hilobia  • Soltaniyeh  • Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa  • Susa  • Tabrizko bazarra  • Takht-e Soleiman  • Persiar qanatak  • Lut basamortua  • Yazd  • Sasandar paisaia arkeologikoa Fars eskualdean