Marko Ostiakoa

Marko Ostiakoa

Irudi gehiago

34. Aita santu

336ko urtarrilaren 19a - 336ko urriaren 7a
← Silvestre I.a - Julio I.a →
Bizitza
JaiotzaErroma, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, 336ko urriaren 7a ( urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Urriaren 7
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Artikulu hau Aita Santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Ostiakoa (Erroma, ? – Erroma, 336ko urriaren 7a) Aita Santu izan zen, 336ko urtarrilaren 18tik urte bereko urriaren 7an hil zen arte. Bere jaiotza urtea, ez da ezagutzen. Esaten denez, erromatarra zen, baina ez da askorik ezagutzen bere bizitzari buruz Aita Santu izan aurretik. 34. aita santua izan zen.

Konstantino I.a Handiak, donatismoaren arazoa ikertzeko antolatutako gotzain konferentzia bat aipatzen duen gutuna, Melkiades aita santuari eta Marko izeneko norbaiti zuzendua doa. Marko hau, jakina, erromatar kleroko partaide bat zen, apaiza edo diakonoa, eta, ziuraski, aita santua bera. Arrianismoari dagokionez egin zuenari buruz, garai hartan Ekialdeko Elizari kalte handia egiten ziona, ez da ezer jakin.

Bi konstituzio ematen zaizkio Marko aita santuari. Lehenengoaren arabera, Markok, palio azpian izendatu zuen Ostiako Gotzaina, eta baimena eman zion, Erromako gotzainarekin gauza bera egiteko. Inbestitzea, ohitura bihurtu zen IV. mendearen amaieran, eta, beraz, litekeena da aita santuak Ostiako gotzainaren pribilegioa berretsi izana, baina hau jada erabilia zen. Palioaren emateari dagokionez, historia, ezin daiteke ezarri IV. mendeko iturrien bidez, irudi hau adierazten duten monumenturik antzinakoenak, V. eta VI. mendekoak baitira, eta palioa ematen duen aita santu baten aipamenik antzinakoena, VI. mendekoa da. Liber Pontificalis delakoan, honako hau agertzen da Markori buruz: Et constitutum de omni ecclesia ordinavit, baina ez dakigu ze konstituziori buruz ari den.

Aita santu honi, bi basilika eraiki izana ematen zaio. Horietako bat, hiri barruan eraiki zen, "Juxta Pallacinis" eskualdean, gaur egungo San Marko eliza dena, gaur egun duen kanpo itxura, beranduago egin ziren aldaketen ondorioz jaso zuena. V. mendean aipatzen da eliza erromatar bezala, eta, beraz, bere sorrera, inongo arazorik gabe, Markori eman ahal zaio. Bestea, hiritik kanpo zegoen, eliza hilerri bat izan zen, aita santuak, Balbinaren katakonben gainean eraiki zuena, Via Apia eta Via Ardeatina artean. Konstantino enperadorearen aldetik, altzariak eta bi basilikentzako lurrak jaso zituen.

Marko, Balbinaren katakonbetan lurperatua izan zen, berak eliza eraiki zuen tokian. Bere hilobia, zehazki bertan aipatzen da VII. mendeko ibilbideetan.

Bere jaia, urriaren 7an ospatzen da.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Ostiakoa Aldatu lotura Wikidatan
  • Aita santuen izenak Euskaltzaindiaren 129. araua


Aurrekoa
Silvestre I.a
Aita Santua
336ko urtarrilak 18-336ko urriak 7
Ondorengoa
Julio I.a
  • i
  • e
  • a
Petri · Lino  • KletoKlemente I.aEvaristoAlexandro I.aSisto I.aTelesforoHiginoPio I.aAnizetoSoteroEleuterioViktor I.aZeferinoKalisto I.aUrbano I.aPontzianoAnteroFabianKornelioLuzio I.aEztebe I.aSisto II.a • Dionisio • Felix I.aEutikiano • Kaio • MartzelinoMartzelo I.a • Eusebio • MelkiadesSilvestre I.a • Marko • Julio I.aLiberioDamaso I.aSirizio • Anastasio I.a • Inozentzio I.aZosimoBonifazio I.aZelestino I.aSisto III.a • Leon I.a • Hilario • Sinplizio • Felix III.aGelasio I.aAnastasio II.aSimakoHormisdasJoan I.aFelix IV.aBonifazio II.aJoan II.aAgapeto I.aSilverioVigilioPelagio I.aJoan III.aBenedikto I.aPelagio II.aGregorio I.aSabinianoBonifazio III.aBonifazio IV.aAdeodato I.aBonifazio V.aHonorio I.aSeverinoJoan IV.aTeodoro I.aMartin I.aEugenio I.aVitalianoAdeodato II.aDonoAgaton • Leon II.a • Benedikto II.aJoan V.aKononSergio I.aJoan VI.aJoan VII.aSisinioKonstantinoGregorio II.aGregorio III.a • Zakarias • Eztebe II.aPaulo I.aEztebe III.aAdrian I.aLeon III.aEztebe IV.aPaskoal I.aEugenio II.aValentinGregorio IV.aSergio II.aLeon IV.aBenedikto III.aNikolas I.aAdrian II.aJoan VIII.aMarino I.aAdrian III.aEztebe V.aFormosoBonifazio VI.aEztebe VI.aErromanTeodoro II.aJoan IX.aBenedikto IV.aLeon V.aSergio III.aAnastasio III.aLandoJoan X.aLeon VI.aEztebe VII.aJoan XI.aLeon VII.aEztebe VIII.aMarino II.aAgapeto II.aJoan XII.aLeon VIII.aBenedikto V.aJoan XIII.aBenedikto VI.aBenedikto VII.aJoan XIV.aJoan XV.aGregorio V.aSilvestre II.aJoan XVII.aJoan XVIII.aSergio IV.aBenedikto VIII.aJoan XIX.aBenedikto IX.aSilvestre III.aBenedikto IX.aGregorio VI.aKlemente II.aBenedikto IX.aDamaso II.aLeon IX.aViktor II.aEztebe IX.aNikolas II.aAlexandro II.aGregorio VII.aViktor III.aUrbano II.aPaskoal II.aGelasio II.aKalisto II.aHonorio II.aInozentzio II.aZelestino II.aLuzio II.aEugenio III.aAnastasio IV.aAdrian IV.aAlexandro III.aLuzio III.aUrbano III.aGregorio VIII.aKlemente III.aZelestino III.aInozentzio III.aHonorio III.aGregorio IX.aZelestino IV.aInozentzio IV.aAlexandro IV.aUrbano IV.aKlemente IV.aGregorio X.aInozentzio V.aAdrian V.aJoan XXI.aNikolas III.aMartin IV.aHonorio IV.aNikolas IV.aZelestino V.aBonifazio VIII.aBenedikto XI.aKlemente V.aJoan XXII.aBenedikto XII.aKlemente VI.aInozentzio VI.aUrbano V.aGregorio XI.aUrbano VI.aBonifazio IX.aInozentzio VII.aGregorio XII.aMartin V.aEugenio IV.aNikolas V.aKalisto III.aPio II.aPaulo II.aSisto IV.aInozentzio VIII.aAlexandro VI.aPio III.aJulio II.aLeon X.aAdrian VI.aKlemente VII.aPaulo III.aJulio III.aMartzelo II.aPaulo IV.aPio IV.aPio V.aGregorio XIII.aSisto V.aUrbano VII.aGregorio XIV.aInozentzio IX.aKlemente VIII.aLeon XI.aPaulo V.aGregorio XV.aUrbano VIII.aInozentzio X.aAlexandro VII.aKlemente IX.aKlemente X.aInozentzio XI.aAlexandro VIII.aInozentzio XII.aKlemente XI.aInozentzio XIII.aBenedikto XIII.aKlemente XII.aBenedikto XIV.aKlemente XIII.aKlemente XIV.aPio VI.aPio VII.aLeon XII.aPio VIII.aGregorio XVI.aPio IX.aLeon XIII.aPio X.aBenedikto XV.aPio XI.aPio XII.aJoan XXIII.aPaulo VI.aJoan Paulo I.aJoan Paulo II.aBenedikto XVI.a

Oraingoa: Frantzisko
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q132797
  • Commonscat Multimedia: Marcus I / Q132797

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 63537794
  • ISNI: 0000000039116415
  • GND: 119101653
  • LCCN: nb2007024710
  • NKC: skuk0003918
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q132797
  • Commonscat Multimedia: Marcus I / Q132797