Luis Beroiz

Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beroitz (argipena)».
Luis Beroiz
Bizitza
JaiotzaAgoitz, 1943
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaGaldakao, 2009ko maiatzaren 22a (65/66 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Luis Beroiz (Agoitz, Nafarroa Garaia, 1943 – Galdakao, Bizkaia 2009ko maiatzaren 22a), gaztelaniazko idazlea zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean eta Ekonomia Zientzietan lizentziatua, hemezortzi urtez itsas arloan jardun zuen, eta ondoren kalitate kudeaketako programak ezartzeko aholkulari homologatu gisa ibili zen, batean zein bestean, Bilbon. Izaro Komunikabideak taldearen eskutik Entre Estudiantes aldizkaria sortu zuen. Jaioterriarekin harreman handia mantendu bazuen ere, Galdakaon bizi izan zen urte askoan.

Bere semeari Ertzaintzak 2002an egindako torturen ondorioz, buru-belarri jardun zuen torturaren aurka, eta 2008an Entre ceja y ceja liburua kaleratu zuen. Gainera, hainbat hedabidetan kolaboratu zuen, Gara egunkarian esate baterako.

Lanak

Nobela

  • Entre ceja y ceja (Txalaparta, 2008)

Kanpo loturak

  • «Entre ceja y ceja»: liburuari eta egileari buruzko argibideak, Txalaparta argitaletxearen webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262657
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 168989453
  • BNE: XX4799808
  • Wd Datuak: Q12262657