Leioako geltokia

43°19′05″N 2°59′31″W / 43.318014°N 2.991895°W / 43.318014; -2.991895
Leioa
Geltoki kanpoko ikuspegia.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Lamiako  Bilboko metroaren 1. linea  Astrabudua »
Kokapena
HelbideaIturriondo kalea, 1; 48940
UdalerriaLeioa,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaLEI
Gunea2. gunea
Irekiera1995ko azaroaren 11
Bidaiariak1.020.099 (2016)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakDisuasio-aparkalekua  Itxaron gela Pertsonaldun txarteldegia  
AldageltokiaMetroa Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL1Etxebarri - Plentzia
BizkaibusA2161  Bizkaia Zubia - EHU
A3472  Getxo - Gurutzeta (Areetatik)
LeioabusA2171  Txorierri - Bizkaia Zubia

Leioa Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Leioako Udondo auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta 2. tarifa-gunean dago.

Geltokia kaleko kotan dago, trenbidea beheko mailan dagoen bitartean. Nasetara heltzeko eskailera zein igogailuak erabil daitezke. Geltokiaren ondoan Bizkaiko Garraio Partzuergoaren disuasio-aparkalekua eta autobus geralekuak daude.

2015eko maiatzaren 6tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[2]

Sarbideak

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Geltokiko bestibuluan nasetara heltzeko eskailera zein igogailuak daude.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Disuasio-aparkalekua Sarbide irisgarria  Iturriondo kalea, 1

Disuasio-aparkalekua

Bizkaiko Garraio Partzuergoak disuasio-aparkalekua dauka geltokian. Autoa bertan utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.

Tarifak

Aurrean azaldutako baldintzak betetzen dituenarentzako, egun osorako aparkaldiak 0,70€ko kostua edukiko du.[3]

Trukatzailea

Geltokia trukatzaile bihurtuko da, Leioako tranbia martxan jartzen denean. Tranbia lineak, lehenengo fasean, geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan daukan campusa lotuko ditu. Bigarren fasean, tranbiak Bilboko itsasadarra zeharkatu eta Ezkerraldean dagoen Urbinagako geltokiraino helduko da. Lehenengo fasearen eraikuntza dagoeneko hasita dago, geltokiaren ondoan kotxera eta tailerrak eraikitzen ari baitira.

Lotuneak

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus eta Leioabus zerbitzuak hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:

 0008 Iturriondo (Metro Leioa)

  • i
  • e
  • a
 A2161  Bizkaia Zubia → EHU
GETXO
Bizkaia Zubia • Santa Ana 2 • Santa Ana Plaza • Eduardo Coste • Amaia 22
LEIOA
Amaia Anbulatorioa • Lamiako Metro  • Langileria Txopoeta • Iturriondo Metro Leioa  • Udondo • Luis Bilbao Libano • Elexalde Auzo Etxea • Ondiz • Artatzagane Farmazia • Aldekoena • Sarriena Irlandesas • J.M. Barandiaran institutua • EHU Laboa Plaza
Leioabus A2171 GETXO
Bizkaia Zubia
LEIOA Lehendakari Aguirre Plaza 2 (Udondo) - Kandelazubieta 10 - Kandelazubieta (Avanzada) - Mendibile 2 - Ikea 8 (L M Upeltegiak) - Elexalde - Iparraguirre (Mulligans) - Euzko Gudariak (Gazte gunea - Skate park) - Euzko Gudariak (Mercedarias Ikastetxea, Pinosolo Kirolgunea) - Ondiz (Baseliza, Probalekua) - Txorierri Auzoa (Nagusien Etxea) LEIOA
Txorierri Auzoa (Autobus geltokia)
Bizkaibus A3472 GETXO
Bizkaia Zubia
LEIOA Udondo - Luis Bilbao Libano - Donibane (Kontserbatorioa) - Santimami (Eroski) - BARAKALDO La Florida 7 - Landeta (Bekoa) - Lutxana (Eliza) - Andikollano (Anbulatorioa) BARAKALDO
Gurutzetako Ospitalea (Balejo)


 0027 Iturriondo (Metro Leioa)

  • i
  • e
  • a
 A2161  EHU → Bizkaia Zubia
LEIOA
EHU Laboa Plaza • J.M. Barandiaran institutua • Sarriena Irlandesas • Aldekoena • Artatzagane Farmazia • Ondiz • Elexalde Sakoneta • Luis Bilbao Libano • Iturriondo Metro Leioa  • Langileria Txopoeta • Lamiako Metro  
GETXO
Amaia 29 Anbulatorioa
LEIOA
Santa Ana
GETXO
Eduardo Coste • Bizkaia Zubia
Leioabus A2171 LEIOA
Txorierri Auzoa (Autobus geltokia)
LEIOA Langileria 18 (Txopoeta Auzoa) - Langileria 92 (Metro Lamiako) - GETXO Amaia (Areetako Anbulatorioa) - Santa Ana etorbidea (Ibaiondo taldea) - Eduardo Coste 5 GETXO
Bizkaia Zubia
Bizkaibus A3472 BARAKALDO
Gurutzetako Ospitalea (Balejo)
LEIOA Langileria (Txopoeta) - Lamiako (Metro geltokia) - Amaia 29 (Anbulatorioa) - Santa Ana - GETXO Eduardo Coste GETXO
Bizkaia Zubia

Erreferentziak

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-15).
  2. Metro Bilbao. «Metro Bilbaoko 10 geltokik WIFI sarbidea dute dagoeneko» (Noiz kontsultatua: 2015-05-07).
  3. Metro Bilbao. «Aparkalekuak» (Noiz kontsultatua: 2013-07-21).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • Bilboko metroaren webgunea
  • Bizkaibusen webgunea
  • Leioabusen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3034991
  • Commonscat Multimedia: Estación de Leioa / Q3034991

  • Wd Datuak: Q3034991
  • Commonscat Multimedia: Estación de Leioa / Q3034991
  • i
  • e
  • a
Bilboko metroa Bilboko metroaren 1. linea  Etxebarri - Plentzia
PlentziaUrdulizSopelaLarrabasterraBerangoIbarbengoaBidezabalAlgortaAiboaNeguriGobelaAreetaLamiako • Leioa • AstrabuduaErandio • Lutxana • San IgnazioSarriko • Deustu • Santimami/San MamésIndautxuMoyuaAbandoZazpikaleak/Casco ViejoSantutxuBasarrateBolueta • Etxebarri