Lederhosen

Lederhosen prakak.

Lederhosen (euskaraz Larruzko praka esan nahi du) Bavaria, Hego Tirol eta Austriako usadiozko gizon-praka motz nahiz luzeak dira, larruzkoak . Berez, Alpeen eremuan erabili izan dira.

Motak

Baviera, Salzburgo eta Tirol eskualdeetako usadiozko jantzia da. Kurze izeneko praka motz gisa edota Kniebundhose praka luzeago gisa ere erabili ohi da. Praka motzak landa eta soroetan lanean edota ehizean erabili ohi ziren; praka luzeak, aldiz, festa eta ospakizunetan.

Bavariar lederhose galtzen kolorea beltza edo kafe kolorea izan ohi da; larruzko kafe kolorekoak xehetasun zuriekin apaintzen dira, eta beltzak, berde koloreko apaindurekin.

Sepplhose izenekoak kolore grisezko praka motzak dira, 1945. urtera arte gazte eta haurrek erabiliak. Gaur egun Austria eta Bavariako esploratzaile taldeetako haurrek jantzi ohi dituzte.

Bavaria, Austria eta Tirolgo ospakizun, festa eta jaialdietan galtza hauek ikustea oso ohikoa da; adibidez, Munich hiriko Oktoberfest jaialdian.

Iruditegia

  • Lederhosen prakak jantzita daramatzaten mutil gazteak.
    Lederhosen prakak jantzita daramatzaten mutil gazteak.
  • 1870an.

Ikus gainera

Kanpo estekak

  • Lederhosen praken museoa (Alemanez) (Ingelesez) (Nederlanderaz)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q261061
  • Commonscat Multimedia: Lederhosen / Q261061

  • Identifikadoreak
  • GND: 4034981-0
  • LCCN: sh85075678
  • AAT: 300212504
  • Wd Datuak: Q261061
  • Commonscat Multimedia: Lederhosen / Q261061