Laudio Kirol Kluba

Club Deportivo Laudio
Ezizena(k)Laudio-Salleko
Sorrera2002 (22 urte)
Futbol zelaiaEllakuri
Laudio
edukiera: 3.500 lagun
inaugurazioa: 1978
PresidenteaSantos Arrazuria
EntrenatzaileaEuskal Herria Ibon Cuartero
LigaArabako Ohorezko Erregionala
2022-233.a
Webguneawww.clubdeportivolaudio.net
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Laudio Kirol Kluba Laudioko futbol taldea da. 2002an sortua, egun Bigarren B mailaren II. Multzoan dabil.

Historia

CD Laudio 2002an Udalak bultzatutako Laudioko klub bien bat-egiteak sortu zuen: Llodio Kirol Elkartea eta Salleko Lagunak Kirol Kluba. Hasieran Club Deportivo Llodio-Salleko izena hartu bazuen ere, orain Club Deportivo Laudio izena du.

2003 eta 2013 artean Hirugarren Mailan ibili zen Bigarren B mailara igotzea lortu duen arte. 2014 urtean ordea arazo ekonomikoen erruz jeitsiera administratiboa izan zuen eta 2015-16 denboraldian Arabako Erregional Preferentean jokatu behar izan zuen.

Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra txuri-gorria eta praka urdinak (Llodio Kirol Elkarteak zuena).
  • Bigarrena: Zamarra horia eta praka beltzak (Salleko Lagunak Kirol Klubak zuena).

Futbol Zelaia

Ellakuri udal estadioa 1978an ireki zuten. 3.500 ikusleentzako tokia eta 100x63 metro ditu.

Datuak

2021-22 denboraldia barne.

Kirol ibilbidea

Laudio KE

Salleko Lagunak

Laudio Kirol Kluba

Azken denboraldiak

Denboraldia # Maila Emaitza
2004-05 4 3. maila 15.a
2005-06 4 3. maila 6.a
2006-07 4 3. maila 13.a
2007-08 4 3. maila 15.a
2008-09 4 3. maila 8.a
2009-10 4 3. maila 11.a
2010-11 4 3. maila 2.a
2011-12 4 3. maila 1.a
2012-13 4 3. maila 1.a (igo)
2013-14 3 Bigarren B maila 17.a (jeitsiarazia)
2014-15 5 Arabako Erregional Preferentea 6.a
2015-16 5 Arabako Erregional Preferentea 6.a
2016-17 5 Arabako Erregional Preferentea 9.a
2017-18 5 Arabako Erregional Preferentea 14.a
2018-19 5 Arabako Erregional Preferentea 7.a
2019-20 5 Arabako Erregional Preferentea 5.a
2020-21 5 Arabako Erregional Preferentea 2.a/4.a
2021-22 6 Arabako Ohorezko Erregionala 8.a
2022-23 6 Arabako Ohorezko Erregionala 3.a
2023-24 6 Arabako Ohorezko Erregionala

Palmaresa

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q513225
  • Wd Datuak: Q513225