Lasto altxatze

Lasto altxatzea

Lasto altxatzea herri kirol bat da, lasto fardel bat denbora mugatuan eta garaiera jakin batera ahal den gehienetan jasotzean datzana.

Frogaren iraupena normalean bi minutukoa izaten da. Fardelak 45 kg izango du gizonentzat eta 30 kg emakumezkoentzat. Garaiera, berriz, gizonentzat 7 metrokoa eta emakumezkoentzat 5 metroko da. Altxaldia ontzat emateko fardela lotzen duen korapiloak txirrika jo behar du.

Lehenengo altxaldia sokatik indarrez tiratuz egiten da, ondorengoetan berriz gorputzaren pisua erabili ohi da kontrapisu moduan. Fardela erortzerakoan lurra ukitu baino metro batzuk aurretik soka heldu eta fardelaren erortze indarra erabiltzen da kirolaria gorantz eramateko. Lortutako garaieratik eta bere pisuaz baliatuz errazago suertatuko da fardela berriz altxatzea. Adi egon behar da eskuak ez erretzeko.

Kanpo estekak

  • Lasto altxatzea H18K gunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3218428
  • Wd Datuak: Q3218428
  • i
  • e
  • a
Herri kirolak
H18K saileko herri kirolak
Aizkora proba • Sega jokoa • Harri jasotzea • Sokatira • Giza-abere probak (giza proba - zaldi proba - idi-dema - asto proba) • Lasto altxatzea • Lasto botatzea
Lokotx biltzea • Trontza • Zaku eramateaOrga jokoIngude altxatzeaTxinga eramateaOntzi eramateaHarri zulaketa
Beste herri kirol eta jokoak