Ladon Herensugea

Ladon Herensugea
Ezaugarriak
Sexuaarra
Familia
AitaFortzis eta Tifon
AmaZeto eta Ekidna
Seme-alabakMetope

Greziar mitologian, Ladon (antzinako grezieraz: Δρακον ΛάδωνDrakon Ladôn), ehun buru zituen herensuge bat zen, buru horietako bakoitzak, hizkuntza ezberdin bat hitz egiten zuelarik. Hesperideen lorategia zaintzen zuen, eta, ondorioz, Hesperideen Herensugea bezala ere ezagutzen zen. Fortzis eta Zeto edo Tifon eta Ekidnaren semea zen, bertsioaren arabera.

Herak, Hesperideen lorategiko urrezko sagarrak zaintzeko bidali zuen, eta Heraklesek, bere hamabi lanetako batean, hil egin zuen. Bere zerbitzu leialengatik esker on bezala, Herak, herensugearen hondarrak zerura igo zituen, non, ordutik, Drako konstelazioa eratzen duen.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk

  • Arkadiako ibai bat eta bertako ozeanida, Ozeano eta Tetisen semea eta Metope (Asoporen emaztea), Temis, Telpousa naiadeen eta, beharbada, baita Dafnerena (iturriren batzuk, hau, Peneo ibaiaren alaba zela diote) eta Sirinxena ere.
  • Akteonen zakurretako bat
  • Eneasen lagun bat Italian, Halesok hil zuena.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q274600
  • Commonscat Multimedia: Ladon / Q274600

  • Wd Datuak: Q274600
  • Commonscat Multimedia: Ladon / Q274600


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.