Kreolera

Kreolera edo kreole hizkuntza bi hizkuntza edo gehiagoren arteko nahasketatik eratorritako hizkuntza-aldaera egonkorra da. Kreole hizkuntzei lexikoan sarritan igartzen zaizkie jatorrizko hizkuntzetatik gertatutako aldaketa fonetikoak. Morfosintaxiari dagokionez, aditu batzuek uste dute kreolerak euren artean ezaugarri amankomunak dituztela, nahiz eta horren inguruan erabateko adostasunik ez egon.

Kreolerak pidgin hizkuntzatik eratorriak dira. Funtsean, pidgina, hau da, hizkuntza-komunitate desberdinek elkar ulertzeko darabilten komunikazio-tresna sinplea, hizkuntza oso, eta belaunaldi berrien ama-hizkuntza, izatera igarotzen denean, pidgin hizkuntza kreole hizkuntza bihurtzen da.

Gehienak kolonialismoaren ondorioz sortu dira azken 500 urteotan. Urteen joan-etorrian batzuk itzali diren arren, beste batzuek sendotu eta estatus ofiziala ere bereganatu dute estatu batzuetan.

Sailkapena

  • Frantziar kreolerak: Haitiko kreolera gaur egun talde horretako aldaerarik mintzatuena da mundu osoan, 12 milioi hiztun ingururekin. Halaber, aipagarriak dira Maurizio uharteko kreolera, Guadalupe uharteko kreolera eta Seychelleetakoa.
  • Nederlandar kreolerak: Gehienak desagertu dira, baina Karibe aldean aipatzekoa da papiamentoa, ofiziala dena Holandarren Antilletan eta Aruban. Hemen sailkatu dugun arren, osagai gehienak portugesa eta espainierazkoak dira. Beste alde batetik, afrikaansak kreoleraren eta dialektoaren arteko ezaugarriak ditu.
  • Portugaldar kreolerak: Lehen aipatutako papiamentoaz gain, Ginea-Bissauko kreolera eta Cabo Verdekoa garrantzi handikoak dira euren lurraldeetan.
  • Espainiar kreolerak: chavacanoa Filipinetan (batik bat Zamboangan) aipagarriena da, papiamentoarekin batera.
  • Ingeles kreolerak.

Ikus, gainera

  • Kreole

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)"Society for Pidgin and Creole Linguistics"
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q33289
  • Commonscat Multimedia: Creole languages / Q33289

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11948151s (data)
  • GND: 4073790-1
  • LCCN: sh85033909
  • NKC: ph121939
  • SUDOC: 027440702
  • AAT: 300389639
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q33289
  • Commonscat Multimedia: Creole languages / Q33289