Kintesentzia (fisika)

Kintesentzia (latinez quinta essentia), fisikan, eta zehazkiago kosmologian, energia ilunaren modu hipotetiko bat da. Bere bitartez Unibertsoaren hedapen azeleratuari azalpena eman nahi zaio. Kintesentzia energia-huts mota bat da eta ekuazio honen bitartez zehazten da:

  p = w ρ c 2 {\displaystyle \ p=w\rho c^{2}} ,

honetan:

p {\displaystyle p\,} presioa da,
ρ {\displaystyle \rho \,} dentsitatea.

w < 1 / 3 {\displaystyle w<-1/3} bada, kintesentziak eremu bultzagarri gisa eragiten du. Hain zuzen ere, energia ilunak efektu hori du, fenomenologikoki energia iluna kintesentzia mota bat da.

Orokorrean, w {\displaystyle w} parametroa denbora kosmologikoen arabera aldatu daiteke, nahiz eta teoriko batzuk kintesentzia w {\displaystyle w} aldagaiaz eta kineszentzia izendapenez deitu, w {\displaystyle w} konstantea ere baduten beste energia batzuetatik ezberdintzeko asmoz.

Ikus gainera

  • Energia ilun

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1777391
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1777391