Juan Bautista Perurena

Juan Bautista Perurena
Bizitza
JaiotzaGoizueta, 1929ko urriaren 15a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLeitza, 2017ko otsailaren 14a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta artzaina

Juan Bautista Perurena Apezetxea (Goizueta, 1929ko urriaren 15a - Leitza, 2017ko otsailaren 14a) nafar artzain, ikazkin eta bertsolaria izan zen.[1][2]

Bizitza

Juan Bautista Perurena Goizuetako Karreto baserrian jaio zen, 1929ko urriaren 15ean.[2] Ikazkina eta artzaina ogibidez, "lege zaharreko bertsolaria eta kontu kontari amorratua" izan zen, Patziku Perurena ilobaren erranetan. Erran behar zuena "zapla botatzen zuen, natural demonio, sekulan ez gaizto baina beti bihurri, nor minduko zuen asko pentsatu gabe".[1]

Nafarroako Bertsolari Txapelketetan aritu zen, bai garai zaharrean (1960, 1961 eta 1962), bai berrian (1989, 1990, 1991 eta 1992).[2]

Erreferentziak

  1. a b Perurena, Patziku. Hiru senide goizuetar hil. Diario Vasco, 2017/02/17, dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-8).
  2. a b c Bautista Perurena. BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-8).

Kanpo estekak

  • Bautista Perurena, BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus
  • Batixta Perurena Apezetxea, elkarrizketa ahotsak.eus webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q110000764
  • Wd Datuak: Q110000764
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.