Jose Soltxaga
- Artikulu hau militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Soltxaga (argipena)».
Jose Soltxaga | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1952ko maiatzaren 14a - 1953ko irailaren 26a Hautetsia: Gorte Frankisten 4. Legegintzaldia
1949ko maiatzaren 13a - 1952ko apirilaren 5a Hautetsia: Gorte Frankisten 3. Legegintzaldia
1945eko martxoaren 3a - 1949ko urriaren 16a ← José Moscardó Ituarte (en) - Juan Bautista Sánchez González (en) →
1939ko uztailaren 4a - 1939ko abuztuaren 13a ← Germán Gil - Enrique Cánovas Lacruz (en) →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | José Solchaga Zala | ||||||||||
Jaiotza | Aberin, 1881eko urriaren 8a | ||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||
Heriotza | Donostia, 1953ko irailaren 26a (71 urte) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Toledo Infantry Academy (en) | ||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | militarra, politikaria eta requeté soldier (en) | ||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada | ||||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Rifeko gerra |
Jose Soltxaga Zala (Muniain, 1881eko urriaren 8a - Donostia, 1953) Gerra Zibileko militar matxino nafarra izan zen.
Biografia
Familia militar, katoliko eta karlista batean jaioa, 1896an hamabost urte zituela, Toledoko Infanteria Akademian sartu zen. 1899an graduatu eta kapitaina izan zen Rifeko gudan, non Melilla, Larache eta Tetuanen borrokatu[1] eta komandante bihurtu zen. Afrikan 1914 arte egon zen.
1920an teniente-koronel izendatu eta Donostiara bidali zuten[2] eta 1921ean Iruñera. 1934an Asturias Iraultza kontrolpean hartu zuten hiru zutabeetako bat izan zuen agindupean[1].
1936ko uztailean Molaren agindupean altxatu zen Iruñean. Gipuzkoako kanpainan parte hartu[3] eta Irun, Donostia eta ia lurralde osoa okupatu zituen. 1937ko udaberrian Nafarroako Brigaden agintari goren izendatu zuten. Jeneral bihurtua, Jaka defendatu zuen. 1938an Nafarroako armada agindu eta Arango harana, Tarragona eta Bartzelona konkistatu zituen[1][4].
1943ko irailean teniente-jenerala zela, Francisco Francori eskatu zion erregea berrezartzea. Ondoren Valladolideko VII. Eskualde Militarraren eta 1945ean Bartzelonako IV. Eskualde Militarraren kapitain-jenerala izan zen[1]. 1953an hil zenerako, lau urte emana zituen erreserban.
Erreferentziak
- Datuak: Q6294038