Joaquín María Ferrer

Joaquín María Ferrer

Irudi gehiago

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua



Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaPasaia, 1777ko abenduaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArrasate, 1861eko irailaren 30a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria, ministroa eta militarra
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
ikusi
  • Knight Grand Cross in the Order of the Netherlands Lion Knight Grand Cross in the Order of the Netherlands Lion  (1841eko otsailaren 10a)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Progresista

Joaquín María Ferrer Cafranga (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1777ko abenduaren 7a - Santa Ageda, Arrasate, 1861eko irailaren 30a[1]), euskal herritar politikari liberala eta militarra izan zen.

Biografia

Ameriketan hasi zen politikan eta diplomazia eta administrazio karguak izan zituen Argentina eta Peruko lurraldeetan. Kapitain bihurtu zenean Perun eman zituen lau urte (1811-1815). Hirurteko Liberalean Gipuzkoako diputatu bihurtu zen, baina handik hiru urtera, berriro absolutismoa ezarri zenean, Fernando VII.ak hiltzera kondenatu zuen eta Gibraltarrera lehendabizi eta Parisa gero erbesteratu behar izan zuen. Parisen zegoela Katalina Erausoren historiari buruzko lan bat idatzi zuen (espainieraz, frantsesez eta alemanez argitaratua) eta Cervantesen izpirituari buruz beste bat ere argitara eman zuen. Espainiara itzuli zen Maria Kristina erregina bihurtu eta amnistia dekretatu ondoren. Egun batez Ogasun Ministro bihurtu zen Calatravaren presidentzian. Berriro diputatu hautua, Gorteetako presidente zen 1836tik 1837ra. 1837. urteko Konstituzioa prestatu zuen. Gorte Konstituziogileko lehendakari, Madrilgo alkate (1840) eta Estatuko ministro izan zen Esparterorekin.

Baldomero Espartero eta Alderdi Progresistari lotua, berriro Ogasun Ministro eta Estatu Ministro izendatu zuten Ministro-Kontseiluaren Presidente (1840-1841) bihurtu arte. 1843an Espartero irten eta gero, biziarteko senatari izendatu zioten eta Senatuaren Presidente ere.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) Joaquín María Ferrer Espainiako Kongresuaren webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1690901
  • Commonscat Multimedia: Joaquín María Ferrer / Q1690901

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 7522110
  • ISNI: 0000000004492824
  • BNE: XX1258820
  • BNF: 13009683x (data)
  • GND: 1079292675
  • LCCN: n2015062047
  • SUDOC: 067067069
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 76941
  • Lur: 02157/eu_f_0468/f0468
  • GEN: 9764
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q1690901
  • Commonscat Multimedia: Joaquín María Ferrer / Q1690901