Iruñeko autobus geltoki zaharra

Iruñeko autobus geltoki zaharra
Iruñeko autobus geltoki zaharra 2007. urtean.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°38′W / 42.81°N 1.64°W / 42.81; -1.64
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1934ko azaroaren 17a
Arkitektura

Iruñeko autobus geltoki zaharra Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eraikin bat da. 2007an Iruñeko autobus geltoki berriak ordezkatu zuen arren, gaur egun eraikinaren barnean plaza publiko bat dago eta urtean zehar hainbat kutur jarduera, erakusketa eta erakustazoken kokalekua da.

Bestalde, erabilerarik gabe gelditu zen eremurako -taberna eta konpainietako bulegoak-, REAS Nafarroak proposatu zuen ekonomia sozial eta solidarioaren toki erreferentziala bihurtzea. Urte batzuk igaro ondoren, Iruñeko Udalak bere egin zuen proiektua, eta eragile askoren ahaleginari esker errealitate bihurtu zen, 2018an ateak ireki baitzituen Geltoki izeneko guneak.

Kokalekua

Iruñeko Bigarren Zabalgunean dago, Oliveto kondearen etorbidearen 6. zenbakiko behe solairuan eta Bakearen plazaren parean. Oliveto kondearen etorbidea, Tutera kalea, Gartzia Ximenez kalea eta Yanguas Miranda kalearen artean.

Sarbide bat Oliveto kondearen etorbidetik du eta bestea Tutera kaletik.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko autobus geltokia»

1934ko azaroaren 17an inauguratu zen. Iruindar eta nafar ugariren bihotzean dagoeneta oroitzapen sakon eta onak dakarzkien eraikina da, autoak urri ziren garaian, nafar eta bisitari ugariren hiribururako sarbide eta irtenbide nagusia baitzen.

2007an hurbil dagoen Iruñeko autobus geltoki berriak ordezkatu zuen eta eraikinari beste erabilera berriak eman zitzaiozkion.

Gaur egun bertan urtero eta negu eta Eguberri denboraldian izotz-lerratoki bat ipini ohi dute.

Zerbitzuak

  • Haurgunea (erdialdeko geralekua): jolasak, jokuak, kolunpioak eta 2 solairuko autobus erraldoia, bai eta kale-elementuak ere (iturriak. eserlekuak, txirrindu-aparkalekua, zaborrontziak eta babes-barandilak). 3-12 urteko haurreri zuzendua.
  • Gaztegunea (Gartzia Ximenez kaletik hurbilena dagoen geralekua): hiru metroko errokodromoa, pong pongeko hiru mahai. bi futbolin eta xake nahiz jokoanitzetan jolasteko hiru mahai, bai eta kale-elementuak ere (eserlekuak, txirrindu-aparkalekuak eta zaborrontziak). 12 urtetik gorako gaztetxoei zuzendua.
  • Gune publikoa eta aisialdi eremua (Oliveto kondearen etorbidetik hurbilena dagoen geralekua): 1.500 m2-ko azalera duen plaza publikoa eta aisialdi. atseden eta biltoki eremua, lau zuhaitz. Lau zuhaitz, 80 eserleku, 50 lorategi txiki, 8 zaborrontzi eta doaineko wifigunea ditu.

Zinema

1997ko Montxo Armendariz nafarrak zuzendutako Bihotz ondoko sekretuak ("Secretos del corazón") filma ospetsuko autobus geltokiaren eszena hementxe filmatu zen.

Ikus gainera


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25476173
  • Wd Datuak: Q25476173
  • i
  • e
  • a
Ataria
Atari:Iruñea
Alde Zaharra
Agustinar Errekoletoen komentua · Baleztena etxea · Café Iruña · Comptos Ganbera · Ezpeleta jauregia · Frantziako Atea · Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa · Fraide Karmeldar Oinutsen komentua · Gazteluko plazako kioskoa · Gendulain jauregia · Goienetxe jauregia · Gotzain jauregia · Iruñeko katedrala · Iruñeko harresiak · Iruñeko udaletxea · Kondestablearen jauregia · La Agrícola eraikina · La Perla hotela · Moja Karmeldar Oinutsen komentua · Mutiloa jauregia · Nafarroako errege-erreginen jauregia · Navarro Tafallatarren jauregia · O-ko Andre Mariaren basilika · Portale Berria · Redin eta Kruzat jauregia · Rozalejoko markesaren jauregia · San Agustin eliza · San Fermin Aldapakoaren basilika · San Filipe Neri kapera · San Lorentzo eliza · San Martin Tourskoaren kapera · San Nikolas eliza · San Zernin eliza · Santo Domingo eliza · Santo Domingoko merkatua · Vessollako markesaren jauregia · Zaldi Zuria
Eraikin eta leku nabarmenak
Arrotxapea zubia · Aurora eraikina · Autobus Geltoki Zaharra · Bahía Kafetegia eraikina · Baluarte jauregia · Basoko dorrea · Belosoko zubia · Biurdana errota eta urtegia · Done Petri zubia · El Vergel zubia · Eraikin Singularra · Errozko dorreak · Eskolapioen eraikina · Espainiako Bankuaren eraikina · Francisco Bergamín kaleko etxea · Fiteroko Monasterioko kaleko eraikina · Gaiarre antzokia · Huarteko dorreak · Huarte etxea · Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua eta San Pedro eliza · Iruñeko apaiztegia · Mendillorriko jauregia · Milutze zubia · Mirari eliza · Nafarroako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia · Nafarroako jauregia · Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera · Nafarroako Parlamentua · Nafarroako Rural Kutxaren eraikina · Posta Bulego Nagusia · Oblatuen egoitza · Oblatuen zubia · Refena · San Antonio eliza · San Antonio Maria Claret eliza · San Frantzisko Xabierkoaren eliza · San Ignazio basilika · San Ignazio eliza · San Migel eliza · San Salbador eliza · Sanduzelaiko eliza · Tres Reyes hotela · Uranga etxea · Vasco-Navarra eraikina · Zezen plaza · Zitadela
Plazak
Askatasunaren plaza · Bakearen plaza · Baluarte plaza · Burguen plaza · Europa plaza · Gazteluko plaza · Gurutz plaza · Joan XXIII.aren plaza · Kontseiluko plaza · Iturriotzaga plaza · Merindadeen plaza · Nabarreria plaza · Nafarroako Foruen plaza · O-ko Andre Maria plaza · San Frantzisko plaza · San Jose plazatxoa · San Nikolas plaza · Santa Ana plaza · Santa Maria Erreala plaza · Sarasate pasealekua · Takonera plaza · Udal Plaza · Vianako Printzearen plaza · Yamaguchi plaza
Kaleak
Aduanako zokoa · Antso Azkarra etorbidea · Armada etorbidea · Arostegi etorbidea · Baiona etorbidea · Barañain etorbidea · Estafeta kalea · Gipuzkoa etorbidea · Ingurubideko pasealekua · Jarauta kalea · Kale Berria · Kale Nagusia · Karlos III.a etorbidea · Labriteko jaitsiera · Marcelo Zelaieta etorbidea · Mercaderes kalea · Nabarreria kalea · Nafarroa Beherea etorbidea · Navas de Tolosa kalea · Oliveto kondearen etorbidea · Pio XII.a etorbidea · Redin pasealekua · Salsipuedes kalea · San Ignazio etorbidea · San Nikolas kalea · Santo Domingoko aldapa · Sarasate pasealekua · Txapitela kalea · Yanguas Miranda kalea · Zaragoza etorbidea
Museoak, Ikastetxeak eta Kultur-etxeak
Monumentuak
Adoaingo Aita Estebanen monumentua · Artikulazio flotatzailea · Baoak · Bizia Puskatzea · Entzierroaren monumentua · Ernest Hemingwayren monumentua · Eroritakoen monumentuak, estatuak eta eskulturak · Francisco Navarro Villosladaren monumentua · Frantziako atea · Foruen monumentua · German Rodriguezen oroitarria · Jose Joaquin Arazuriren monumentua · Karlos III.a Noblearen monumentua · Korearra · Hegaldia · Hilarion Eslabaren monumentua · Julian Gaiarreren monumentua · Nabarreriako iturria · Neptunoren iturria · Odiseo deritzon gudari baten erretratua · Ongintzaren estatua (Mari Blanka) · Pablo Sarasateren monumentua · Portale Berria · Sáenz de Oizari omenaldia · San Ferminen irudia · San Frantzisko Asiskoaren monumentua · San Ignazio Loiolakoaren monumentua · San Nikolas atea · Takonerako atea · Tibalt I.a Nafarroakoaren monumentua · Une Espirituala · Unitate hirukoitz eta arina · Zerumugari begira
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Bilboko leku interesgarriak
Donibane Garaziko leku interesgarriak · Donostiako leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak