Irrien Lagunak

Irrien Lagunak Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoen inguruan sortutako enpresa bat da, webgune bat, merchandising produktuen marka eta Irria haurrentzako euskarazko aldizkaria ekoizten dituena.

Porrotx eta Ane Pirata pertsonaiak

Anabel Arraiza zen Ane Pirata pertsonaia jendaurreko emanaldietan eta, horrez gain, Irrien lagunak ekimenaren eta aldizkariaren kudeaketan ibili zen buru-belarri.[1] Behar bereziak dituzten haurren familien Euskal Herri osoko 30 bat elkarterekin aritu ziren lanean irrizaleak, Bizipoza elkartasun sarea ehuntzen.[2]

Erreferentziak

  1. Elortza, Oihana. (2015-05-08). «Herriko ikastetxeetara etorriko da Ane Pirata - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  2. Ilintzeta, Reyes. (2016-05-15). «Anabel Arraiza, aktorea: «Elkartasunaren bidez euskarara hurbildu nahi ditugu behar bereziak dituzten haurren familiak»» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q19947962
  • Wd Datuak: Q19947962


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.