Ibone Bengoetxea

Ibone Bengoetxea


Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburua

2024ko ekainaren 25a -
← Bingen Zupiria

12. Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea

2024ko ekainaren 25a -
← Josu Erkoreka Gervasio

Bilboko Udalako zinegotzi

2003 - 2015
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Ibone Bengoetxea (Bilbo, 1967 - ) psikologoa eta euskal politikari jeltzalea da. 2024ko ekainaren 25etik aurrera Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea da, Pradales gobernuan. Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua ere bada.

Biografia

Bilbon jaio zen 1967an. Deustuko Unibertsitatean psikologia ikasi zuen. 2003an ibilbide politikoa hasi zuen zinegotzi gisa Bilboko Udalean. Bertan, zirkulazio, garraio eta kultura eta hezkuntza zinegotzi izan da. 2011tik 2015era, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteko buru izan zen. 2015 eta 2021 artean, Administrazio Publikoko eta Erakunde Harremanetako foru diputatua izan zen, eta hainbat arlotako ardura izan zuen, hala nola udal harremanak, giza baliabideen kudeaketa, eraldaketa digitala eta gobernu irekia.

2021etik EITBko Zuzendari Gerentea, kultura-erakundeetako buru izan da, hala nola Arriaga Antzokikoa eta Bilbao Musikakoa, eta Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izan zen, baita hainbat patronatu eta kultura-elkartetako kide ere[1].

Erreferentziak

  1. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzaren egitura eta sailburuak. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q126872293
  • Wd Datuak: Q126872293
Eusko Jaurlaritza (2024-2028)

Imanol Pradales (Lehendakaritza)
Ibone Bengoetxea (Lehenengo lehendakariordea, Kultura eta Hizkuntza Politika) • Mikel Torres (Bigarren lehendakariordea, Ekonomia, Enplegua eta Lana)
Noël d'Anjou (Ogasuna eta Finantzak) • Maria Ubarretxena (Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua eta bozeramailea)
Mikel Jauregi (Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna) • Bingen Zupiria (Segurtasuna) • Begoña Pedrosa (Hezkuntza) • Denis Itxaso (Etxebizitza eta Hiri Agenda)
Alberto Martinez (Osasuna) • Nerea Melgosa (Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa) • Susana Garcia (Mugikortasun Jasangarria) • Juan Ignacio Pérez (Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza)
Javier Hurtado (Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa) • Amaia Barredo (Elikadura, Landa Garapena eta Arrantza) • Maria Jesus San Jose (Justizia eta Giza Eskubideak)