Hughes H-4 Hercules




Hughes H-4 Hercules
MotaUr-hegazkina
EraikitzaileaHughes Aircraft
DiseinatzaileaHenry J. Kaiser eta Howard Hughes
Lehenengo hegaldia1947ko azaroaren 2a
Prudukzio urteak1947
Unitate eraikiak1

Hughes H-4 Hercules (ezizenez Spruce Goose; matrikula NX37602), AEBetako ur-hegazkin erraldoi bat izan zen. Henry J. Kaiser ingeniariak diseinatu eta Howard Hughesen jabetzako Hughes Aircraft hegazkinlaritza enpresak eraiki zuen. Inoiz eraiki den ur-hegazkin handiena izan zen, bai eta hegal mutur batetik bestera inoizko zabalera handiena izan duen hegazkina ere.

1947ko azaroaren 2an, Howard Hughes beza pilotua zela, ur-hegazkinak lehenbizikoz eta azkenengoz hegan egin zuen, milia bat inguruko distantzia laburrean (1,6 kilometro inguru), 70 oineko garaieran (21 metro) eta 117 korapiloko abiaduran (217 km/ord) hegan egin zuen.

Garai hartan AEBetako Kongresuak Bigarren Mundu Gerra ondoren gastu militarrak murriztu nahian zebilenez, ur-hegazkin hau garatzeko diru laguntzak emateari uko egin zion, honenbestez proiektua bertan behera gelditu zen.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q667443
  • Commonscat Multimedia: Hughes H-4 Hercules / Q667443

  • Identifikadoreak
  • GND: 7528186-7
  • LCCN: sh85062808
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q667443
  • Commonscat Multimedia: Hughes H-4 Hercules / Q667443