Haril

1. irudia: Harilak, bobina edo induktore ere deituak.
Harilaren ikurra

Harila, bobina edo induktorea energia eremu magnetiko moduan biltegiratzen duen zirkuitu elektriko baten osagai pasiboa da, autoindukzio-fenomenoa baliatzen duena.

Induktantzia (L) izeneko harilaren konstantea henry unitateetan neurtzen da. Hala ere, elektronikan, ez da ohikoa henry ordenako harilak izatea eta unitate txikiagoak erabiltzen dira.

Eraikuntza

Induktorea normalean eroale-bobina batez dago osatua, usuki burdin hariaz edo kobrezko hari esmalteztatuaz egina. Badira airezko nukleodun eta burdin materialez osatutako nukleodun induktoreak (adibidez, altzairu magnetikoa), beren magnetismo-ahalmena areagotzea dutenak helburu.

Induktoreak zirkuitu integratuetan ere eraiki daitezke, mikroprozesagailuak egiteko prozesu bera erabiliz. Kasu hauetan arrunki aluminioa erabiltzen da material eroale gisa. Hala ere, arraroa da induktoreak zirkuitu integratuen barnean eraikitzea; askoz ere praktikoagoa da “biralari” deitutako zirkuitua erabiltzea, anplifikadore operazional baten bidez kondentsadore batek induktore modura jokatzea ahalbidetzen duena.

Induktorea hurrengo zatiez dago osatua:

  • Harilkatu induktorea: korronte elektrikoa zeharkatzerakoan fluxu magnetikoa sortzeko erabiltzen den espira multzoa da.
  • Kulata: sustantzia ferromagnetikoko pieza da, harilkatuz inguratuta ez dagoena eta makinaren poloak elkartzeko dena.
  • Pieza polarra: kulata eta burdinartearen artean kokaturako zirkuitu magnetikoaren zatia da, nukleoa eta espantsio polarra barne.
  • Nukleoa: harilkatu induktoreaz inguratutako zirkuitu magnetikoaren zatia da.
  • Espantsio polarra: induzituaren ondoan eta burdinarte ertzean dagoen pieza polarraren zatia da.
  • Kommutazio-poloa edo polo lagungarria: polo magnetiko osagarria da, harilkatuz hornitua (ala ez) eta kommutazioa hobetzeko dena. Erdi-mailako eta potentzia handiko makinetan erabiltzen da.

Induktore txikiak ere fabrikatu daitezke, maiztasun oso altuetan erabiltzeko, pikortatu- edo ferrita-zilindro batetik igarotzen den eroale bat erabiliz.

Ekuazioak

  • Tentsioa:
v L ( t ) = L d i ( t ) d t {\displaystyle v_{L}(t)=L{\frac {di(t)}{dt}}}
  • Intentsitatea:
i ( t ) = i ( 0 ) + 1 L 0 t v ( t ) d t {\displaystyle {i(t)}={i(0)}+{{1} \over {L}}\cdot {\int _{0}^{t}v(t)\,dt}\,\!}

Metatutako energia

Esan bezala, harilak energia elektrikoa eremu magnetiko moduan metatzen du korronte elektrikoa igotzen denean. Korronte elektrikoa jaisten denean, berriz, energia askatzen du. Matematikoki froga daiteke L {\displaystyle L\,\!} induktantziako eta I {\displaystyle I\,\!} korronte elektrikodun harilak metatutako energiak ondorengo adierazpena duela:

E = 1 2 L I 2 {\displaystyle {\mathcal {E}}={1 \over 2}LI^{2}\,\!}

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5325
  • Commonscat Multimedia: Inductors / Q5325

  • Identifikadoreak
  • GND: 4182601-2
  • LCCN: sh85041716
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q5325
  • Commonscat Multimedia: Inductors / Q5325
  • i
  • e
  • a
Gailu
erdieroaleak
MOS tansistoreak
Beste transistore batzuk
  • Darlington transistore
  • Difusio transistore
  • Eremu-efektuko transistore (FET)
  • Eremu-efektuko transistore organiko (OFET)
  • Indukzio estatikoko transistore (SIT)
  • JFET
  • Kontaktu transistore
  • Lotura bakarreko transistore (UJT)
  • Pentode transistore
  • PUT
  • Tetrode transistorea
  • Transistore argi-emaile (LET)
  • Transistore argi-emaile organiko (OLET)
  • Transistore bipolar (BJT)
Diodoak
Beste gailu batzuk
Tentsio-erregulagailuak
Balbula termoionikoak
  • Acorn balbula
  • Audioi
  • Izpi zuzenduko tetrodo
  • Hari beroko barretore
  • Compactron
  • Diodo termoioniko
  • Fleming balbula
  • Nonodo
  • Nuvistor
  • Pentagrid konbertsore (Hexodo, Heptodo, Oktodo)
  • Pentodo
  • Hodi fotomultiplikatzaile
  • Fototutu
  • Tetrodo
  • Triodo
Balbula termoionikoak (RF)
  • Atzeranzko-uhin oszilatzaile (BWO)
  • Eremu gurutzatuko anplifikatzaile (CFA)
  • Girotroi
  • Klistrodo (IOT)
  • Klistroi
  • Magnetroi
  • Maser
  • Sutton hodi
  • Uhin progresiboko tutu (TWT)
Izpi katodikozko hodiak
  • Izpi deflexio hodi
  • Charactron
  • Ikonoskopio
  • Begi magiko
  • Monoskopio
  • Selektroi
  • Gordetze tutu
  • Nixie tutu
  • Bideokamera tutu
  • Williams tutu
Gasez betetako tutuak
  • Dekatroi
  • Ignitron
  • Katodo hotz
  • Kritroi
  • Krosatroi
  • Merkurio arkuzko balbula
  • Neonezko lanpara
  • Nixie tutu
  • Tiratroi
  • Trigatroi
  • Tutu tentsio-erregulatzaile
Erregulagarriak
  • Kondentsadore erregulagarri
  • Potentziometro
  • Potentziometro digital
  • Varicap
Pasiboak
Erreaktiboak