Harea

Artikulu hau harri-partikulei buruzkoa da, beste termino batzuetarako ikus Hondar (argipena) eta Area (argipena)
Eraikuntzan erabiltzen den harrobiko kareharri-harea
Elektromikroskopian ikusitako hondar-aleak

Harea edo hondarra harri partikula oso txikiz (0,0625 mm [1/16 mm] eta 2 mm bitartekoak) osatutako partikula multzoa da. Partikula horietako bakoitzari hondar-ale deitzen zaio.

Jatorria

Hondartzetako harea ibaiei eta itsasoari esker sortzen da. Iturburuetatik gertu dauden errekek mendietako harkaitzak higatzen dituzte: arrokatik partikula txikiak askatuz, edo ahulguneak erasotzean harri puskak atereaz. Harri puska txikiago horiek ere higatu egingo ditu urak, tamaina are txikiagokoak izan arte, eta itsasoratzera iristerako basak eta hareak baino ez dira geratuko uretan suspentsioan. Harea eta lohi horiek itsasbazterrean kokatuko dira.

Bestalde, itsasoak itsasbazterretako labarrak higatuko ditu abrasio plataformak eta haietatik ere hondarra sortuz. Hondar hau hondartzetan metatuko da. Horrez gain, itsasoak gerora harearekin metatuko diren beste hondakin batzuk ere xehatuko ditu (adb., maskorrak).

Erabilerak

Eraikuntzan
  • Hormigoia egiteko.
  • Herri-lanetako zangetan, betelanak egiteko.
  • Errepideetako zoladura egiteko.
Industrian
  • Beiragintzako osagai nagusi gisa.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q34679
  • Commonscat Multimedia: Sand / Q34679

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX545275
  • BNF: 11951122q (data)
  • GND: 4051537-0
  • LCCN: sh85117166
  • NDL: 00571682
  • NKC: ph211947
  • AAT: 300014341
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D000080463
  • Wd Datuak: Q34679
  • Commonscat Multimedia: Sand / Q34679