Hamarreko txiki

Hamarreko txikia, bertsolaritzan, 7 eta 6 silabako bost ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 7 silaba ditu eta bikoitietan 6 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da.[1][2]

Adibidea: Mando baten gainean

Hamarreko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.[3]

Man -- do ba -- ten gai -- ne -- an // Do -- min -- go Kan -- pai -- na
1..........2....3......4....5.......6.......7 // 1........2........3....4.......5.......6

Bost aldiz errepikatzen da egitura hori:[4][5]

Mando baten gainean (7)
Domingo Kanpaña (6a)
ez zihoak hutsikan (7)
mando horren gaina. (6a)
Azpian dihoana (7
mandoa dek baina, (6a)
gainekoa ere badek (7)
azpikoa haina (6a)
mando baten gainean (7)
bestea alajaina. (6a)

Doinu batzuk

Bertsolaritzaren Datu-Basean 172 doinu eskaintzen dira[6] eta horietatik 31 dira nahiko ezagunak.[7]

Hamarreko txikiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, 172 gutxienez, esate baterako, hauek:

  • Motibo bat nigana (Bizkaiko txerriarenak)[8]
  • Bizkaiko aberatsak
  • Batetikan korrozka (Antton eta Maria, edo Poltsa beroarenak)
  • Esne saltzailearena
  • Mando baten gainean (Domingo kanpaña)[4]

Erreferentziak

  1. «Hamarreko handia eta Hamarreko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  2. Mendizabal, Mikel. ([1993?]). Txikitik handira. G.I.E ISBN 84-7703-040-5. PMC 31496103. (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  3. «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  4. a b Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Mando baten gainean - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Mando baten gainean. Euskal Abestiak /Cancionero vasco» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  6. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Hamarreko txikirako doinuak (172)» bdb.bertsozale.eus (BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  7. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Hamarreko txikia. 31 doinu ezagunak. Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  8. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).

Ikus, gainera

  • Hamarreko handi
  • Zortziko handi
  • Zortziko txiki
  • Kopla txiki
  • Hamarreko txikiak
  • Kopla zaharrak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16517475
  • Wd Datuak: Q16517475