Gizatrans

Gizatrans bidaitxartela adineko jendea Bizkaiko garraiobideetan prezio beheratuetan ibiltzeko txartela da. Elbarritasun edo gutxitasun handiko pertsonek ere erabili dezakete. 65 urte baino gehiago izan behar da edo, bestela, %65ko elbarritasuna edo handiagoa.

Gizatrans bidaitxartela erabiltzeko ezinbestekoa da berari atxikirik dagoen nortasun agiria eskuratzea.

Gaur egun honako garraiobide hauetan erabil daiteke:

  • Metro Bilbao
  • Bilbobus
  • Bizkaibus
  • Euskotren: EuskoTran (Bilboko tranbia), Txorierri, Bilbo-Bermeo, Bilbo-Donostia-Hendaia eta Larreinetako funikularra

Ikus, gainera

  • Creditrans
  • Bizkaiko Garraio Partzuergoa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258552
  • Wd Datuak: Q12258552