Gasteizko muturmotz txerria

Gasteizko muturmotz txerria
Txerri arraza
EspezieaSus scrofa
Jatorria Euskal Herria

Gasteizko muturmotz txerria egun desagerturik dagoen Euskal Herriko bertako txerri edo urde arraza bat izan zen[1].

Arraza Txerri Enbor Zeltatik zetorren. Enbor honen eremuak Kantauriar isurialdea eta Nafarroa, Errioxa zeina Gaztela eta Leongo zenbait eskualde hartu zituen. Iparraldean enbor hau mantendu da euskal txerria izeneko arrazarekin. Baztango txerria izeneko arraza berriz joan den mendean desagertu omen zen.

Gasteizko muturmotz txerriak inguruko herrialdetara ere zabaltzen ziren beraienganatutako ospearen ondorioz.

1955eko eme ugaltzaileen zentsuan Arabako zerri guztien %5 baino gehiago zirelarik, ordurako arraza oso ukituta zegoen, eta gainbehera zihoan.

Zerri honek nekazaritza ustiatzetik ateratako produktuak haragi eta gantza bilakatzen zituen etxeko kontsumorako, bai eta indize onak lortu ere gizentze eta haragi etekinei buruz egindako probetan. 60-70. hamarkadetarako erabat desagertu zen, elikadura ohituren aldaketaren ondorioz. Izan ere, haragi gihartsuei lehentasuna ematen hasi zen eta, joera horren ondorioz, Gasteizko muturmotza irentsi zuten kanpotik ekarritako beste urde arrazek.

Etimologia

Gasteizko muturmotz txerriak azoka batean. 1915.urtean

"Arabar murturmotz txerria", "Gasteizko muturmotz txerria", "Gasteizko muturmotz", "Gasteizko txatoa", izen guztiek arrazaren ezaugarri hori dakarte gogora.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20190116095927/http://hedatuz.euskomedia.org/7312/1/14171174.pdf

Ikus, gainera

  • Euskal txerria
  • Baztango txerria

Kanpo estekak

  • Nekaneteko artikuloa arrazari buruz
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258258
  • Commonscat Multimedia: Gasteizko muturmotz txerria / Q12258258

  • Wd Datuak: Q12258258
  • Commonscat Multimedia: Gasteizko muturmotz txerria / Q12258258


  • i
  • e
  • a
Zaldi eta asto arrazak
Auritzeko zaldia • Enkarterriko astoa • Euskal Herriko mendiko zaldia • Lautzako zaldia • Nafar behokaPirinioetako astoaPottoka() • Zaldi montxinoaNafar zaldi
Behi arrazak
Hegaztiak
Ardi arrazak
Ahuntz arrazak
Txerri arrazak
Euskal txerria • Gasteizko muturmotz txerria • Baztango txerria
Txakur arrazak
Erle motak
  • i
  • e
  • a
Txerriak
Erreinua Animalia · Filuma Chordata · Klasea Mammalia · Ordena Artiodactyla · Azpiordena Suina · Familia Suidae · Azpifamilia Suinae · Generoa Sus · Espeziea Sus scrofa
Txerria
(Sus scrofa domestica)
Txerri arrazak
Mangalika · Euskalduna · Baztangoa · Gasteizko muturmotza · Razorback (Estatu Batuak) · Large white (Erresuma Batua) · Landrace · Yorkshire · Berkshire · Duroc