Garazi Ugalde

Garazi Ugalde

Bizitza
JaiotzaLezo, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta idazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Lauaxeta Saria  (2016)

Inguma: garazi-ugalde-pikabea-00 Literaturaren Zubitegia: 941

Garazi Ugalde Pikabea (Lezo, Gipuzkoa, 1988) gipuzkoar itzultzaile eta idazlea da, olerkaria.

Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da 2011z geroztik. Gainera Hizkuntzalaritzan eta Euskal Filologian masterduna da. Hainbat lan argitaratu ditu, hala itzulpenak nola berak idatzitako lanak. Itzulpenei dagokienez, May Ayimen poesia ekarri du euskarara, besteak beste. 2020ko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa irabazi du; horrenbestez, Louise Glück Literaturako Nobel saridunaren The Wild Iris lana itzuliko du, eta 2021. urte amaieran argitaratuko du Elkar argitaletxeak.[1][2]

Lanak

Poesia

  • Korapiloak lokarrietan (2014)
  • Morfologia (2016)

Itzulpenak

Saiakera

  • Angela Davis: Askatasuna, etengabeko borroka bat: Ferguson, Palestina eta mugimendu baterako oinarriak (Katakrak, 2016). Iñigo Roquerekin eta Amaia Apalauzarekin elkarlanean itzulia.[3]

Poesia

Erreferentziak

  1. Taldea, elkar. (2021-01-15). «Garazi Ugalde, Zaitegi sariaren irabazle - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  2. «Garazi Ugaldek ekarriko du Louise Glück euskarara» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-01-15 (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
  3. «Askatasuna, etengabeko borroka bat | Katakrak» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  4. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Kaier bana Raymond Carverren eta May Ayimen poesiarentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  5. «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q47014956