Findegi

Muskizko petrolio findegia airetik.

Findegi bat petrolioa edo olioa fintzen duen plataforma industrial mota bat da. Lehengai batetik (konposizio gordina) eta prozesu egoki baten erabilpenaren bitartez, lehengaiaren deribatu puruagoak lortzen dira. Findegiei esker, oraindik erabilgarria ez den baliabide batetik, erabilgarriak diren produktuak lortzen dira.

Findegi motak

Hauek dira findegi motak:

  • Petrolio findegiak: petrolio gordina bihurtzen du, gasolina, gasolioa, kerosenoa, berokuntzarako fuel-olioa, betuna eta lubrifikatzaileak lortzeko.
  • Olio findegiak: olio gordinaren ez-purutasunak baztertzea du helburu. Biodiesela eta giza kontsumorako olioak lortzen dira.
  • Gas natural findegiak: gas natural gordina araztu eta etxebizitzetarako, merkataritzarako eta industriarako erabiliko den gas erregai bihurtzen da.
  • Gatz findegiak: gatz arrunta (NaCl) garbitzen duena.
  • Metal findegiak: aluminioa, zinka, magnesioa, kobaltoa, kobrea, urrea, beruna, nikela, zilarra eta uranioa bezalako metalak fintzen dituztenak.

Petrolio findegia

Petrolio findegia petrolioa fintzen duen plataforma industrial bat da. Prozesu egokien bitartez, petrolioaren eratorri desberdinak lortzen dira (gasolioa, kerosenoa, etab.). Produktu horiek lortzeko, zatikatutako destilazioa deituriko metodoa erabiltzen da.

Olio findegia

Olio findegia olioa fintzen duen plataforma industrial bat da. Findegi hauen helburua olio gordinean desiratzen ez diren eratzaileak baztertzea da; ezpurutasunak baztertzea lortu nahi da, hala nola, fosfatidoak, pigmentuak, metalak, etab… glizeridoetarako posible den kalterik txikienarekin eta eratzaile desiragarriko galera minimoarekin.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1867977
  • Commonscat Multimedia: Refineries / Q1867977

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX4353793
  • NARA: 10674830
  • AAT: 300006254
  • Wd Datuak: Q1867977
  • Commonscat Multimedia: Refineries / Q1867977