Fa maior

Fa maior
Irudi gehiago
Musika
Tonalitate erlatiboaRe minor
Tonalitate paraleloaFa minor
Notak
fa, sol, la, si♭, do, re, mi, fa

Fa maior (latinezko sisteman FaM laburtua eta, ingelesezkoan F), fa notaren eskala nagusian datzan tonalitatea da, eta fa, sol, la, si bemol, do, re, mi eta fa notak ditu. Bere klabe armadurak, bemol 1 du, si. Bere tonalitate erlatiboa, re minor da, eta bere tonalitate homonimoa, Fa minor.

Erabilerak

Fa nagusia, korno ingelesa, klarinete tenorea, kornoa Fan, tronpeta Fan eta tuba wagnertarraren tonalitate naturala da. Honela, musika tresna hauentzako Fa nagusiko musika, Do nagusian idatzia dago. Hauetatik gehienek, idatzitakoa baino bosteko bat baxuagoko soinua ateratzen dute, tronpeta Fan izan ezik, lauko zehatz goiko bateko soinua ateratzen duena.

Francesco Maria Veracinik Dresdeko printzearentzat idatzi zituen sei oberturetatik, asko Fa nagusian edo Si bemol nagusian idatzita daude, printzearen orkestrako haizezko musika tresnak oso mugatuak baitziren. Fan, Fa bemol nagusiko (hiruko nagusi batekin, hiruko txiki batekin eta lauko zehatz batekin eratzen dena) arpegio bat ere badago.

Tonalitate honetan idatzitako lan ospetsuak

Musika klasikoan

  • Eguberriko Oratorioaren artzai musika, Brandeburgoko Kontzertuak 1 eta 2, Inbentzioa eta Sinfonia 8, Johann Sebastian Bach
  • 6. Sinfonia Pastorala, Ludwig van Beethoven
  • Oktetoa, Franz Schubert
  • 3. Sinfonia, Johannes Brahms
  • 3. Sinfonia, Joachim Raff
  • 3. Estudioa opus 25, Frederic Chopin
  • Guridiren Hamar euskal melodia obraren lehen melodian, une batzuetan fa maior (nagusi) eta do minor akordioak gainjartzen dira.[1]

Beste musika motak

Erreferentziak

  1. Nagore, María. (1998). La utilización del folklore en la obra de Jesús Guridi. Las Diez melodías vascas (The use of folklore in Jesús Guridi´s work. The Diez melodías vascas). Univ. de Valladolid. Fac. de Filosofía y Letras Plaza de la Universidad s/n, 73-86 or. ISSN 1138-8552..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q913790
  • Commonscat Multimedia: F major / Q913790

  • Wd Datuak: Q913790
  • Commonscat Multimedia: F major / Q913790


i  e  a
Eskala diatonikoak eta tonalitateak
Bostunen zirkulua
Bemolak Sostenituak
maior minor maior minor
0 Do, la
1 Fa re Sol mi
2 Si♭ sol Re si
3 Mi♭ do La fa♯
4 La♭ fa Mi do♯
5 Re♭ si♭ Si sol♯
6 Sol♭ mi♭ Fa♯ re♯
7 Do♭ la♭ Do♯ la♯
Ezkerreko zutabeko zenbakiak adierazten du eskalak zenbat sostenitu eta bemol dituen.