Espora

Agaricus bisporus onddoaren esporak ernetzen. Mikroskopio eskaneatzaile bidezko argazkia.

Biologian espora (antzinako grezieraz: σπορά, spora, "hazia") oso ugalgorputz txikia da, zelulabakarra gehienetan (zelulanitza onddo batzuetan), garatzen denean zuzenki beste banako bat eratzeko ahalmena duena[1]. Onddo, landare, alga eta protozoo batzuetan eratzen dira.

Horrezaz gain, zelula begetatibo batek, bere paretak lodituz, egoera ez-egokietan eratzen duen gorputz iraunkorrari ere espora deitzen zaio. Endosporak, muturreko baldintzen aurrean (tenperatura, ur eta elikagairik eza, erradazioak...), hainbat bakteriok sortzen dituzten zelula erresistenteak dira[1].

Espora motak

  • Espora haploidea: zelula ama baten meiosiaz eratzen den espora, bere nukleoan kromosomak bikoiztu gabe dauzka eta zuzenki gametofito haploidea eratzeko ahalmena du.
  • Espora meiotikoa: zelula ama baten meiosiaz eratzen den espora haploidea.
  • Diktiospora edo horma-formako espora:zeharkako eta luzetarako trenkadak dituen espora trenkatua.
  • Espora apaindua: azalean apaingarriak dituen espora.
  • Hipnospora edo espora iraunkorra: zelula begetatibo batek, egoera ez-egoki baten aurrean, bere paretak lodituz, eratzen duen egitura iraunkorra.
  • Teleutospora edo negu-espora: onddo uredinaleetan, udazkenean eratzen den kolore iluneko espora. Benetako klamidospora da eta negua igaro ondoren, ostalariaren hostoetan erne beharrean, lurrean ernetzen da.
  • Uredospora edo uda-espora: herdoil-onddoetan (Uredinaleetan), udan eratzen den espora-mota. Esporen multzoa herdoil-kolorekoa da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/02/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b Euskalterm Euskara.euskadi.net

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q177332
  • Commonscat Multimedia: Spores / Q177332

  • Identifikadoreak
  • GND: 4182414-3
  • LCCN: sh2007009669
  • NDL: 00563485
  • NKC: ph169371
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D013170
  • Wd Datuak: Q177332
  • Commonscat Multimedia: Spores / Q177332